Emakundek Lantarongo emakume baten hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die hiritar guztiei

2017.eko urriak 04

Emakundek-Emakumearen Euskal Institutuak Miranda de Ebron gertatutako Lantarongo emakume baten hilketaren aurrean, bere gaitzespena eta salaketa azaldu ditu, baita doluminak eta babesa emakumearen familiari eta ingurukoei. 

Emakundek hiritarrei deia egiten die genero indarkeria kasu hau salatu dezaten, jarrera aktiboa izan dezaten emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarrien aurrean, eta gogoratu du era honetako indarkeria emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela. Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin lortuko da, Emakunderen iritziz, egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Lantarongo Udalak bihar ostegunerako arratsaldeko zazpietan udaletxe aurrean deitutako kontzentrazioan parte hartuko du eta dei egiten die hiritarrei antolatzen diren kontzentrazioetan parte hartzeko.

 
Euskadi, auzolana