Emakundek Sestaon gertatutako hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die hiritar guztiei

2017.eko irailak 28

 

Emakundek-Emakumearen Euskal Institutuak Sestaon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, bere gaitsezpena eta salaketa azaldu ditu, baita doluminak eta babesa emakumearen familiari eta ingurukoei.  Hilketa kasuetarako ezarrita dagoen erakunde arteko protokoloa gaur lehen aldiz aktibatu du 2017. urtean, EAEn erroldatutako lehen emakume eraila delako.

Emakundek hiritarrei deia egiten die emakumeen kontrako indarkeria salatu dezaten, jarrera aktiboa izan dezaten emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarrien aurrean, eta gogoratu du era honetako indarkeria emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela. Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin lortuko da, Emakunderen iritziz, egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Sestaoko Udalak deitutako kontzentrazioan parte hartuko du eta dei egiten die hiritarrei antolatzen diren kontzentrazioetan parte hartzeko.

 
Euskadi, auzolana