Enpresetan berdintasun kultura nola sustatu, Bai Sarearen bigarren topaketaren gai nagusia

2017-07-13_bai_sarea.jpg

2017.eko uztailak 13

Emakundek Bai Sarearen bigarren topaketa burutu du gaur. Bai Sarea iaz sortu zen Berdintasunerako Erakunde laguntzaile diren hainbat enpresa eta entitate ezberdinetako ordezkariekin. Honen helburua da entitate edo enpresa bakoitzean martxan jarri diren berdintasun planek gizartean duten inpaktua biderkatzea. Gaurko jardunaldiaren izenburua “Berdintasunezko erakunde-kultura” izan da eta bertan berdintasunezko erakunde-kultura nola sustatu, nola zabaldu eta erakundeen berdintasun maila neurtzeko moduei buruz aritu dira.

Bai Sarean 55 enpresa eta entitate daude, eta gaurko jardunaldian 36k parte hartu dute. Jardunaldia SATSE Euskadiren egoitzan egin da, Bilbon.

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, bertan gogoratu duenez, “enpresetan berdintasuna egotea lehenik eta behin justizia sozialak eskatzen duen zerbait dela, eskubide bat, baina horretaz gainera, berdintasuna badela ere bikaintasuna lortzeko bide bat.  Enpresetan eta edozein entitate zein erakundetan berdintasun-politikak ezarriz, erakunde horren kudeaketako beste eredu batzuk sartzen ari gara, eta hauek mesedegarriak dira erakunde horretako kide guztientzako, eta baita erakundea berarentzako ere, eraginkorragoa bihurtzen baita. Beraz, berdintasunaren aldeko apustua justua izateaz gain, probetxuzkoa ere bada”.

 
Euskadi, auzolana