Foru aldundien bultzada ekonomikoa gazteriaren artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programari (Gobernu Bilera 20177-27)

fotoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 26

Gobernu Kontseiluak gazteriaren artean emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko Beldur Barik erakunde arteko programaren garapenerako eta finantziaziorako Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eta EAEko hiru foru aldundien arteko hiru hitzarmen baimentzea onartu du.

Emakundek antolatzen du eta koordinatzen du programa eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Enpleguko eta gizarte politiketako sailaren Gazteria Zuzendaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea  (UPV/EHU) eta EITB. Gaur hiru foru aldundiekin sinatu beharreko hitzarmena egiteko baimena onartu da, zeinaren bitartez Bizkaiko Foru Aldundiak 35.000 euro jarriko ditu, Gipuzkoako aldundiak 24.500 eta Arabakoak 12.000 euro. Emakundek 100.000 eurorekin finantzatzen du programa.

Beldur Barik lehiaketa programaren ekintza nagusienetako bat da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.

Honekin batera, udalerri ezberdinei sentsibilizazio materialak ere bidaltzen zaizkie eta jaien inguruan Beldur Barik Gunea esparruen sorkuntza proposamena luzatzen zaie. Ekimen hau jai eta aisialdi esparruetan zentratuta dago, gazteria indarkeria matxistaren kontrako konpromisoa hartzeko beharrean. Beldur Barik Guneko helburua arazo hau saihesteko nesken ahalduntze jarrera bat garatzea eta mutilen erantzukizun eta interpelazioa bultzatzea da.

 

 
Euskadi, auzolana