Argentina eta Uruguayko Euskal Etxeetara heldu da Emakunderen "Begiradak eraldatzen" erakusketa

Nacho_Correa_4.jpg

2018.eko ekainak 05

Martxoak 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, iragan martxoan Emakunderen kanpainetan oinarritutako "Begiradak eraldatzen" erakusketa jarri zen abian Argentinan, eta oraindik ere Argentina eta Uruguayko hainbat Euskal Etxeetatik igarotzen ari da. Erakusketa honetan Emakundek bere 30 urtetako historian egin dituen sentsibilizazio kanpaina ezberdinak daude ikusgai.  Euskal Etxe ezberdinek antolatu dute orain arte erakusketa: Villa María (Córdoba), Centro Basko Azuleño Gure Txokoa (Azul),  ‘Toki Eder’ (Buenos Aires),  ‘Euskaldunak Denak Bat’ (Arrecifes), Euskal Echea de Socorros Mutuos (Comodoro Rivadavia), eta Uruguayko Euskal erakundeen Federazioak  F.I.V.U. (Montevideo), besteak beste.  Ekainean Uruguayko San José eta Carmelo hirietan ikusi ahal izango da. Kasu gehienetan, erakusketarekin batera hiztaldiak eta bestelako ekintza osagarriak antolatu dira. 

 

 
Euskadi, auzolana