Basqueskola eta Gizonduz ekimenak praktika on bezala aurkeztuak izan dira Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) biltzarrean

2018-06-12_CMRE_basqueskola.jpg

2018.eko ekainak 12

Emakundek eta EUDELek sustatzen duten Virginia Woolf Basqueskola EAEko udaletako emakume hautetsien sarea genero berdintasunaren aldeko praktika on bezala aurkeztua izan da Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) biltzarrean, eta honekin batera, Emakunderen Gizonduz ekimena ere aurkeztua izan da, gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko ekimena, hain zuzen ere. 

Virginia Woolf Basqueskolaren ibilbidea eta xedeak aurkeztu dituzte Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Idurre Bideguren Bermeoko alkateak, “Parte-hartzea, politika, boterea” izeneko saioan. Emakumeen eta gizonen berdintasunezko parte-hartzearen eta eraginaren inguruko jarduera onak aztertzea izan da saioaren xedea, herritarrei nahiz erakunde publikoei dagokienez.

Ondoren, Rigoberta Menchu, Bakearen Nobel Saridunarekin bildu dira basqueskolako talde eragilea opsatzen duten 18 hautetsiekin batera. Amurrio, Elburgo, Ayala, Asteasu, Santurtzi, Bermeo, Abanto-Zierbena eta Gatikako alkateak, y eta hiri eta herri hauetako zinegotziak: Bilbo, Getxo, Pasaia, Donostia, Errenteria, Barakaldo, Galdakao, Sondika, Sestao eta Ortuella. 

basqueskola ekimena 2012an sortu zen Emakunde eta EUDELen laguntzaz, eta helburu du “berezko espazioa” sortzea Euskadiko udaletan politikan diharduten emakumeentzat. Proiektuaren ardatz nagusiak dira informazioa, prestakuntza, konpetentziak garatzea eta emakume hautetsien ahalduntzea, indibiduala nahiz kolektiboa, bai eta itunak eta aliantzak sortzeko lan-sareak eratzea ere.

Bestetik, Ander Bergarak, Emakundeko Lankidetza Instituzionaleko arloko arduradunak Gizonduz ekimena aurkeztu du Konferentziaren barruan antolatutako word cafe formatuko bilera batean. Euskal esperientziarekin batera, Suediako Udalerrien Elkarteak (SALAR) gizonekin egindako lanaren esperientzia ere aurkeztu da. 

 

 
Euskadi, auzolana