Berdintasunerako Entitate Publikoen Sarea aurrerapausoak finkatzeko estrategien bila

2018-04-11-red_entidades_píblicas.jpg

2018.eko apirilak 11

Gaur goizean Berdintasunerako Entitate Publikoen Sarea bildu da Bilbon. Sare hau duela lau urte sortu zen helburu nagusi batekin: erakunde publikoetan berdintasunari buruzko neurriak eta politikak ezartzen eta garatzen joatea. Eta honekin batera, erakunde bakoitzaren lana eta esperientzia eta praktika onak elkarbanatzea. Sarearen lehen fase hau oso emankorra izan dela aipatu du gaur Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Fase honetan esperientziak partekatzeko eta beharrak identifikatzeko aukera izan dute entitateek. Fase berrian, entitate bakoitzaren erritmoaren araberako taldeak egingo dira. Gaur goizeko bileran orain arte emandako pausoak finkatzeko moduari buruz hausnartu dute. 

 

 

 
Euskadi, auzolana