Bizkaiko emakumeen elkarteekin bildu da gaur Emakunde

2018-02-07_subconsultiva_bizkaia2.jpg

2018.eko otsailak 07

Bizkaiko Emakumeen elkarteen asanblada ospatu da gaur Bilbon. Bertan, Emakunde eta elkarteen arteko harreman bidea den Bizkaiko batzordean parte hartzen duten 60 elkartetako ordezkariak izan dira. Izaskun Lnadaida, Emakundeko zuzendariak, adierzi die Emakunderentzat benetan garrantzitsua dela emakume elkarteekin hartu eman zuzena izatea, eta gaurko asanblada horretarako tresna dela. “Guztiz beharrezkoa da emakumeen parte hartze soziopolitikoa bultzatzea, indartzea, haien herritartasuna indartzeko, haien ahotsa erabakiguneetara helarazteko, eta honekin batera, gure politiketan genero ikuspegia txertatzeko”, adierazi du Landaidak.

 
Euskadi, auzolana