Ehunen bat enpresa txikiei berdintasuna txertatzeko tresnak aurkeztu dizkie Emakundek hiru herrialdeetan

2018.eko ekainak 29

Aste honetan zehar Emakundek EAEko hiru hiriburuetan enpresa txiki eta ertainei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu. Hauetan, euren erakundeetan berdintasuna txertazeko tresnak eta metodologia aurkeztu zaie ehunen bat enpresei. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, gaur Bilbon egin den jardunaldian adierazi duenez, "metodologia hau sortu da tresna eraginkor eta bizkorrak behar ditugulako, enpresa txiki eta ertainei egokituak. Dakizuenez, gure herrian asko zarete era honetako enpresak eta zuentzako bereziki pentsatutako metodologia berezi bat sortu behar genuela pentsatu genuen eta horretarako hasi genuen lan hau 2016. urtean".

Landaidak gogoratu du "enpresetan berdintasuna txertatzea justizia sozialak eskatzen digun zerbait dela, lehenik eta behin, eskubide bat, emakumeen eta gizonen berdintasunerako legeetan jasoa; baina horretaz gainera, berdintasun politikak mesedegarriak direla enpresentzako. Berdintasuna, zentzu honetan, produktibitatearekin eta berrikuntzarekin lotuta dago".  

Liburuxka: Enpresei laguntzeko zerbitzua emakume etra gizonen berdintasuna txertatzeko

 
Euskadi, auzolana