El Salvadorreko Hezkuntza Ministerioaren bisita Emakundera hezkidetza programak ezagutzeko

2018-10-01_el_salvador.jpg

2018.eko urriak 01

Gaur goizean Emakundeko zuzendaritzak El Salvadorreko Gobernuko Hezkuntza Ministerioko kideak hartu ditu bere egoitzan. El Salvadorreko delegazioaren bilerak Emakundek bultzatzen dituen hezkidetza eta gazteen artean indarkeria prebenitzeko programak ezagutzea izan da. Konkretuki, bi programa izan dira bileraren ardatz. Alde batetik, aurten 15 urte betetzen dituen Nahiko Hezkidetza programa, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua, eta bestetik gazteei zuzendutako Beldur Barik programa. Programa honen helburua da gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.

 

 
Euskadi, auzolana