Emakume eta Gizonen Berdintasunerako erakunde arteko batzordearen bilera

2018-12-12_comision_interinstitucional.jpg

2018.eko abenduak 12

Gaur goizean Berdintasunerako Erakundeen arteko Batzordea bildu da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan, Gasteizen. Batzorde hau emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan erkidegoko, foru eta toki administrazioek egiten dituzten politikak eta programak koordinatzen dituen organoa da. Gaurko bileran, besteak beste, mahaigainean izan dituzte honako gaiak: EAEko berdintasun politiketan kalitate estandarrak ezartzeari buruzko akordio proposamena eta Europako Batasuneko Berdintasun Indizearen gaineko informazioa. 

 
Euskadi, auzolana