Emakumeen arteko aliantzen beharra defenditu dute emakumeen elkarteek euren urteroko jardunaldian

2018-06-13_jornadaelkarteak2.jpg

2018.eko ekainak 13

Gaur goizean Gasteizko Europa Jauregian Emakundek urtero EAEko emakumeen elkarteen ordezkariekin antolatzen duen jardunaldia ospatu da. Ehunka ordezkari hurbildu dira ahalduntze kolektiboari eta sororitateari buruzko jardunaldira. Jardunaldiaren izenburua izan da “Ahizpatasuna, kolektiboki eta generoaren ikuspuntutik ahalduntzeko bide gisa”.  Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta Maite Bilbaok, Arabako Aholku-azpibatzordeko presidenteak ireki dute jardunaldia. Landaidak gogoratu du emakumeen ahalduntzerik gabe ez dagoela berdintasunik, eta elkarteek urtean zehar egiten duen lana goraipatu du. Honekin batera adierazi du benetan garrantzitsua dela espazioak irabaztea, "emakumeen ahotsa entzunarazteko eta emakumeen erabakiak errespetatuak izan daitezen". 

Bestetik, Marina Subirats soziologian katedraduna eta feminismoaren munduan erreferentea denak hitzaldia eskaini du Pilar Careaga editore eta feministarekin batera. Arabako aholku-azpibatzordeko kidea den Nuria Sáez de Jauregik aurkeztu duen hitzaldian, Subiratsek aurtengo martxoak 8a gogoratu du eta adierazi du "jada beste une batean gaude, emakumeak aldatu gara azken hamarkadetan, orain kolektiboa nola aldatzen dugun ikusiko da". Arauak aldatu behar direla esan du eta aurrera egiteko momentua dela.

Bere aldetik,  Pilar Careagak adierazi du elkarteak direla sororitateak duen tresna politikoa eta elkarteetan sarean sortutako estrategiek emakumeen ahotsa entzunarazten laguntzen dutela. Jardunaldiaren bigarren partean lan tailer bat egin dute elkarteetako ordezkariek ahizpatasunean oinarrituta. 

 

 
Euskadi, auzolana