Emakumeen ikusgaitasuna eta indarkeria sexistan mutilek duten erantzunkizuna, izan dira Beldur Barik 2018 lehiaketako lan irabazleen gaietako batzuk

IMG-20181124-WA0022.jpg

2018.eko azaroak 24

  • Alkarrekin” (Mutriku) eta “Freecarola” (Bilbao) izan dira kategoria bakoitzeko lan irabazleak
  • Beldurraren pertzepzioa,edertasun ereduak,gizarteratze ezberdindua,maitasun erromantikoa,indarkeria sexistaren aurrean norbanako eta talde erantzukizuna, konplizitaterekin amaitzea,gorputzen aniztasuna ta ahalduntze kolektiboa dira aurkeztutako lan askotan jorratu diren
  • Sariak Beldur Barik Topaketan banatu dira, Vitoria-Gasteizko Europa jauregian

 

Mutrikutik bidalitako “Alkarrekin” lana izan da lehen kategoriako (12 eta 17 urte) lan irabazleaeta“Freecarola”,Bilbotik  bidalita,bigarren kategoriakoa(18eta26 urte).

“Alkarrekin” lanaren egileak Onintza Orue Azpiazu, Marina Basurko Pagoaga, Enara Alkorta Arreitunandia, Janire Larrañaga Furundarena, Ainhoa Jainaga Etxaburu, Jon Oregi Gutierrez, Amaia Jainaga Etxaburu, Maialen Arakistain Arrizabalaga, Nora Arrona Belaustegi, Sua Lete Sanchez, Naroa Belaustegi Muruamendiaraz, Ekain Aizpurua Basurko eta Ane Iparragirre Txurruka dira. 500 euro eramango dituzte. Epaimahaiak bere mezu positiboa eta indartsua baloratu egin du, estereotipo eta rol sexistei kritika sakona egiten dien kanta sortu dutelako. Beldur Barik Jarrerarekin bete betean asmatu dute gazteek.

Bigarren kategoriako Bilboko, lanaren egileak Yaiza Berrocal eta Imanol Muro dira eta “Freecarola” bideoarekin, 500 euroko saria eraman dute. Epaimahaiareniritziz,lanhonek gure ingurunean topatu ditzakegun garabi edo kaleek atzean izan dezaketen historiari erreparatzen die. Bilboko Karola garabiak atzean ezkutatzen duen sinbologia sexista eta kale jazarpena ezagutzera eman dute.  

Lehen kategoriako aipamen berezia Usurbilgo “Harrapa zak!” lanarentzat izan da. Bere egileak: Izaro Arruti, Libe Olasagasti, Helene Astiazaran, Maddalen Zabaleta, Maider Valin, Nahia Azpiazu, Malen Olaizola, Uxue Mindegia, Uxue Otxoterena, Saioa Pikabea, June Almenara, Peru Agirresarobe, Oier Eleta, Anne Arruti, Joritz Magariño eta Enara Arrospide dira. Epaimahaiak erabaki du sari hau ematea bideoak 12-13 urte bitarteko gazteek bizi dituzten indarkeria sexistak ederto identifikatzen dituelako eta honen aurrean Beldur Barik Jarrera argia erakutsi dutelako. Lan honek 300 euroko saria jaso du.

Epaimahaiak bigarren kategoriako aipamen berezia “Bagara” Mungiako lanari eman dio. Lan honen egilea: Jone Goitisolo Uriarte da. Lan honek 300 euroko saria eramango du. Epaimahaiak baloratu du lan honetan sarea edo loturak eraikitzearen garrantzia adierazten duela, eta estrategia baikor eta beharrezkotzat erakusten duela. Horretaz gain lanak jasotzen duen hausnarketa originala da eta saretze moreari duen garrantzia ematen dio.    

Ikus-entzunezko saria aurten “Fruterixia” lanarentzako da, Eibartik datorkigun lan original eta apurtzailea da. Sexualitatea modu baikor, gozagarrian eta anitzean erakutsi digute fruitu koloredunen bitartez. Pornografia komertzialari kritika zorrotza eta eraldatzailea egiten diote, modu gozagarri eta apurtzaile batean. Bideoaren egileak: Jone Bengoa Urizar, Uxue Igarza Loyola eta Marta Marina Larrañaga dira.

Beldur Barik programa, gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko helburuaduen urteroko programa da. 2009an jarri zen abian Emakundek eta EUDEL-ek bultzatuta, Berdinsarea- Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako EuskadikoUdalenSarea-renesparruan.Egun,EmakundekbultzatzenduetaArabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, zein EUDEL-en babesa eta finantziazioa jasotzen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren,EuskalHerriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntzadu.

 

 
Euskadi, auzolana