Emakundek Mutilazio Genitalaren aurkako nazioarteko VII. biltzarrean parte hartu du

2018-02-06_mutilazioa.jpg

2018.eko otsailak 06

Gaur,  otsailak 6, Nazio Batuek hala erabakita, Nesken Mutilazio Genitalaren aurreko Tolerantzia ezaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Mutilazioa emakume eta nesken giza eskubideen aurkako jarduera bat dela onartua dago nazioartean. Egun seinalatu honetan Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria Madrilen ospatu den Mutilazio Genitalaren kontrako Nazioarteko VII biltzarrean parte hartzen ari da.

Emakumeen Genitalen Mutilazioa. Euskadiko osasun sisteman gomendatutako jardunen gidaliburua eta esku hartzeko oinarrizko printzipioen liburuxka, Osakidetza eta Emakundek landutako bi argitalpen hauetan mutilazioa egiten den herrialdeetatik datozen emakume eta neskatoak artatzen dituzten EAEko profesionalei gomendio batzuk luzatzen zaizkie. Aipatzen zaie, adibidez, eskuhartze guztietan kontuan izan behar dutela emakumeen genitalen mutilazioaren arazoaz ari garenean, emakumeen kontrako indarkeriaz ari garela eta ondorioz, arazoa ez dela osasun ikuspegi batetik bakarrik begiratu behar, prebentziorako emakumeen ahalduntzearen garrantzia kontua izan behar dela baita ere. Honekin batera, aipatzen da edozein esku-hartzetan ekidin behar dela herri, komunitate eta familien estigmatizazioa, eta, aldiz, testuingurua kontuan izan behar dela, haien biktimizazio bikoitza ekiditeko.

 

 
Euskadi, auzolana