Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza emakume baten hilketa gaitsezteko konzentrazioan izan dira

2018.eko irailak 26

Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea, eta Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidarekin batera, Bilboko Udalak deitutako Maguette Mbeugou-ren hilketa gaitzesteko kontzentrazioan izan dira gaur goizean Bilboko Udaletxean.

Atzo hil zuten Bilbon ama gaztea, 25 urtekoa eta afrikarra. Ertzaintzak atzo aurkitu zuen gaztearen gorpua Ollerietagoiena kaleko 25. zenbakiko etxebizitza batean. Agentziek emandako informazioaren arabera, ikerketaren iturriak aipatuz, haren bikotekideak sastatu zuen emakumea, lepoa moztuta hil zen eta indarkeria-seinaleak zituen. Atzo, 19:00 inguruan atxilotu zuen Ertzaintzak hilketaren ustezko egilea Mutrikun, Gipuzkoan.


Bilboko Udaleko taldeek kondenatu egin dute hilketa. Bere aldetik, Emakundek euskal instituzioen babesa helarazi die biktimaren senideei eta lagunei. “Guztiok, gutako bakoitzak dihardugun arlotik eta erabaki-eremutik, asko egin dezakegu berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko, emakumeen aurkako indarkeriarik gabea”, adierazi du Izaskun Landaidak. Hala, dei egin die herritar guztiei, eta nabarmendu du erronka sozial bat dela hau, gizarte hau osatzen dugun guztion betebeharra eskatzen duena.

 
Euskadi, auzolana