Sexu-esplotazioa helburu duen gizakien salerosketaren biktima direnentzat urgentziazko etxebizitza bat martxan jarriko dela iragarri du Emakundek

2018.eko martxoak 07

Emakundeko zuzenadariak, Izaskun Landaidak, agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean eta bertan azaldu ditu pertsonen sexu salerosketaren kontra egiteko egiteko sortutako mahaian hartutako zenbait erabaki. Mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak. Emakundek koordinatzen duen mahaian, Ertzaintzako zuzendaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, Fiskaliak eta foru aldundiek parte hartu dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Cáritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Oblatas eta Accem.

Landaidak iragarri du egoeraren diagnostiko bat egingo dela, eta honekin batera, urte bukaerarako martxan jarriko dela urgentziazko harrera etxebizitza bat. Etxebizitza honek titularitate publikoa izango du baina hirugarren sektoreko elkarteek gestionatuko dute. Landaidak esker bereziak eman nahi izan dizkie alor honetan lan egiten ari diren hirugarren sektoreko elkarteei. 

 

 
Euskadi, auzolana