Ikerketa batek berretsi egin du emakumeen eraldaketa prozesuetan ahalduntze eskolek duten garrantzia

2018-10-16_estudio_certamen.jpg

2018.eko urriak 16

  • Maitane Picazak Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako ahalduntze-eskoletan emakumeen esperientzia aztertu du
  • Kasu guztietan, eskoletan ikasitako ahalduntze-prozesuan, hiritar gisa lekua hartzen berriro ikasteak dakarren birsozializazioa aurkitu dute emakumeek
  • Emakumeek politikan eta gizartean parte hartzea da ahalduntze-eskolen azken helburuetako bat

 

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak Maitane Picaza Gorrotxategik egindako Espacios propios para las mujeres y procesos de empoderamiento: La Red de Escuelas de Empoderamiento de Bizkaia” izeneko azterketa argitaratu du. Lan horrek ikerlanen argitalpenen V. Lehiaketa irabazi zuen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzeko ikerketak babesteko helburuarekin erakundeak antolatu zuena.

Azterketak ahalduntze-eskolen eta hauek hainbat herritako emakumeengan eragin duten eraldaketa-prozesuen errealitatera hurbiltzen gaitu. Zehazki, ahalduntzearen irudikapena analizatzen du, Bizkaiko Emakumeen Ahalduntze Eskolen Sarea osatzen duten Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako ahalduntze-eskoletan ikasle, prestatzaile, berdintasun-teknikari eta inplementatzaile gisa diharduten emakumeen esperientzietan oinarrituta. 

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak adierazi du "politikan eta gizartean emakumeen parte-hartzea sustatzea" dela ahalduntze-eskolen azken helburuetako bat. Adierazi duenez, "eskola horietan hainbat eraldaketa- eta ahalduntze-prozesu pertsonal eta kolektibo bizi izan dituzten emakumeek balorazio positiboa egiten dute. Halaber, kontzientzia feminista eskuratzeko, bizitza publikoan gehiago parte hartzeko, topagune propioak edukitzeko edo trebetasunak garatzeko eta gogoeta kritikoko baliabideak eskuratzeko, eskola horietatik igaro izanak izan duen garrantzia azpimarratzen dute. Elkarrizketatutako emakumeek diotenez, eskoletan ikasitako ahalduntze-prozesuan hiritar gisa lekua hartzen berriro ikasteak dakarren birsozializazioa aurkitu dute".

Bestalde, Maitane Picazak adierazi du emakumeentzat "oasi" modukoak direla eskola hauek eta guztuz beharrezkoak direla. "Emakumeentzako espazio propio bat dira, munduari konektatuta dauden espazioak,  eta bertan aurkitzen dute legitimazio morala boterea eskuratzeko. Azaldu duenez, jabekuntza eskoletara hurbiltzen diren emakumeak askotarikoak dira, eta bi taldetan banatu daitezke: batetik daude kontzientzia feministarik izan ez dutenak, eta ahalduntze pertsonala lantzen dute hauek gehienbat. Bestetik, ibilbide feminista duten emakumeak daude, eta hauek aurrera egiten dute baita ere ahalduntzean, bereziki ahalduntze kolektiboan. Erronka ahalduntze pertsonaletik kolektibora pasatzea dela adierazi du. 

Ikerketa osoa

Ikerketaren laburpena

 

 
Euskadi, auzolana