Indarkeria jasaten duten emakumeak artatzen dituzten profesionalentzako Jabetuz ikastaroaren VIII edizioa hasi da gaur

2018.eko irailak 17

  • Programaren helburua da biktimak artatzen dituzten profesionalen irizpideak bateratzea, emakumeen ahalduntzea ardatz modura hartuta
  • 2015ean Emakundek martxan jarri zuenetik, online ikastaroak oso harrera oan jaso du profesionalen aldetik

 

Gaur hasiko da Emakundek indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten profesionalentzat zuzenduta antolatzen duen Jabetuz online ikastaroa. 2015ean iakstaroa martxan jarri zenetik, gero eta profesional gehiago dira honetan parte hartzen ari direnak. Ekimenaren helburua da biktimak artatzen dituzten profesionalen irizpideak bateratzea, emakumeen ahalduntzea ardatz modura hartuta.   Honekin batera, profesionalen artean sare bat eratzea du helburu ikastaroak, era honetara, euren arteko informazio trukaketa eta koordinazioa indartzeko. Horretarako programaren barruan foro bat eratu da zeinen bitartez profesionalek euren esperientziak eta aurkitzen dituzten zailtasunak elkarbanatzen dituzten.

Ikastaroan indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko II erakunde arteko akordioan dauden erakunde guztietako profesionalek parte hartzen dute: Arartekoa; osasuna, justizia, giuzarte bazterkeria, etxebizitza eta hezkuntzarekin zerikusia duten Eusko Jaurlaritzako sailak; Osakidetza, Lanbide, ertzaintza, Hezkuntza Ikuskaritza, Berritzeguneak, epaitegietako talde psikosozialak, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko eipaitegiak, udaletako berdintasun teknikariak, udal ezberdinetako udaltzaingoa, Abokatuen Euskal Kontseilua, Medikuen Euskal Kontseilua.

 
Euskadi, auzolana