Indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta hobea egiteko erakundeen arteko koordinazioa

2018-12-18_comisi_n_segundo_acuerdo.jpg

2018.eko abenduak 18

Gaur goizean EAEn Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea egiteko Erakundeen arteko II Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da Emakunderen lehendakaritzapean. Lehebizikoz 2001ean sortu eta 2009an berriztu zen akordio honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa da, horrela, emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzeko arlo ezberdinetan: osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan. Hain zuzen ere, gaurko bileran, akordioa berriz berrizteko eta II akordio batera heltzeko metodologiaz hitz egin dute.

Honekin batera, erakunde bakoitzak emakume biktimak artazten dituzten profesionales prestakuntzarako duen plana aurkeztu du. Erakunde guztiek nabarmendu dute formakuntzaren garrantzia. Emakundetik, orain arte 300 profesional ezberdin prestatu dituen Jabetuz programaren azken berriak aurkeztu dira, eta iragarri da oinarrizko zerbitzu sozialetako profesionalak prestatzeko formakuntza berezi bat sortzeko asmoa dagoela.

Honekin batera, azken bi urteetan emakumeak artatzeko kalitate estandarrei buruz ONuren nazioarteko programan egindako lanaren berri eman da. 

 
Euskadi, auzolana