Komunikazio eta publizitate ez sexistarako Begira batzordearen bilera

2018-05-08_BEGIRA.jpg

2018.eko maiatzak 08

Gaur goizean, Emakunderen egoitzan Komunikazio eta publizitate ez sexista ez erabiltzeko Begira Aholku batzordea bildu da. Bilera Zuriñe Elordi, Emakundeko Idazkari nagusiak zuzendu du eta bertan Begiraren 2017ko memoria aztertu da, 2018ko ekintza ezberdinen errepasoa egin da eta jasotako kexei buruz eztabaidatu da.

Batzordearen helburu nagusiak hauek dira: komunikabideetan eta publizitate-euskarrietan pertsonek -sexu batekoak edo bestekoak izateagatik- giza duintasun txikiagoa edo handiagoa dutela eta objektu sexual soilak direla adierazi ez dadin bermatzea; emakumeenganako indarkeria justifikatu, hutsaldu edo horretara bultzatzen duen edukirik egon ez dadin bermatzea; gizarte-komunikabideek sexu bien irudi berdinzalea, orekatua, plurala eta edertasun-kanon eta sexu-estereotiporik gabea, eta emakumeek bizitzaren eremuetan betetzen dituzten funtzioetan duten partaidetza aktiboa berma dezaten sustatzea, bereziki kontuan hartuta haur eta gazteentzako programazioaren edukiak; eta gizarte-komunikabideek hizkera ez-sexista erabil dezaten bermatzea.

 
Euskadi, auzolana