Lankidetza hitzarmena sinatu dute EHUk eta Emakundek unibertsitatean berdintasuna sustatzeko

2018-07-02-hitzarmena_EHU.jpg

2018.eko uztailak 02

UPV/EHUk eta Emakunde-Emakundearen Euskal Erakundeak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, unibertsitatean berdintasunaren aldeko politikak era bateratuan sustatu eta formazio-ekintzak bultzatzeko. Sinatzaileek, besteak beste, honako konpromisoak hartu dituzte:  Berdintasunaren arloko prestakuntza-ekintzak elkarrekin egitea  (Horretarako, Emakundek behar diren edukiak eta materialak prestatuko ditu, eta EHUk, berriz, ikaskuntzarako plataforma birtualak eskainiko ditu haiek emateko); Genero-indarkerien sentsibilizazio- eta prebentzio-arloan baterako lana errazteko, Emakunde eta EHU elkarlanean ariko dira genero-indarkeriak prebenitzeko eta horiei buruz sentsibilizatzeko ekintzak garatzen,  eta elkarrekin lan egingo dute genero-indarkerien eta unibertsitate-komunitatearen aurkako jazarpenaren kontrako protokoloa abiarazten; eta maskulinizatuta dauden diziplina akademikoetan emakumeak sar daitezen bultzatzeko jarduerak bultzatzeko neskatila eta nesken artean zientziarako bokazioa pizten duten ekintzak garatzea, besteak beste. 

Sinadura ekitaldian Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Idoia Fernández UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte konpromisoaren eta kulturgintzaren arloko errektoreordea eta Leire Imaz UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria izan dira. 

 
Euskadi, auzolana