NBEko Emakumeen egoera juridiko eta sozialaren batzordearen 62. edizioan parte hartzen ari dira Emakunde eta Eusko Legebiltzarrak

2018-03-11_CSW62.jpg

2018.eko martxoak 12

Izaskun Landaida zuzendaria buru duen Emakunderen ordezkaritza bat eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak, Bakartxo tejeria presidentea buru, New Yorken daude Nazio Batuek antolatutako Emakumeen egoerari buruzko Mundu Konferentziaren 62. edizioan parte hartzen (CSW62). Berdintasunaren inguruan mundu mailan antolatzen den bilkura handienetakoa da CSW, eta bertan biltzen dira urtero munduko gobernu ezberdinetako ordezkariak, Gobernuz kanpoko erakundeak, Nazio Batuetako kideak diren beste erakunde batzuk, eta sektore pribatuko beste hainbat. Bertan, urtero aztertzen da emakume eta neskatoek munduan bizi duten egoera.

Aurtengo gai nagusia landa eremuko emakume eta nesken eskubideak, aukerak eta ahalduntzea dira. Honekin batera, zabal aztertuko den beste gai bat "Emakumeak eta komunikabideak" izango da. 

Euskal ordezkaritzak CSW62aren irekiera zeremonian parte hartu du eta ondoren, emakume politikarien ahalduntzea eta parte hartzea sustatzeko sortutako IKNOW Politics proiektuari buruz arituko dira Nazio Batuak Emakumeak erakundeko Meriem Trabelsirekin. 

Bestetik, Finlandiako ministroa eta Berdintasun Kontseiluaren presidentearekin, Sari Raasinrekin eta Norvegiako Sami Parlamentuko presidentea den Aili Keskitalorekin bilduko dira, besteak beste. 

Bilera guzti hauek posible izan dira Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak, New Yorkeko Euskadiko ordezkaritzak eta baita Unesco Etxeak egindako lanari esker. 

 
Euskadi, auzolana