Sexismoa prebenitzeko eskolaren garrantzia berretsi da Nahiko hezkidetza programaren II Jardunaldi orokorrean

2018.eko urtarrilak 26

Gaur, Emakundek Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko Nahiko Hezkidetza Programaren 2017-2019 tarteko ikasturteetako Jardunaldi Orokorra ospatu du du. Bi urteko honetan 36 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 4.129 neska mutilek parte hartuko dute programan.

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak hasiera eman dio Bilbon Nahiko hezkidetza programaren 2017-2019 II. Jardunaldi Orokorrari. 36 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 2.569 neska mutilek parte hartuko dute guztira programan bi ikasturte hauetan. Nahiko programa 2003tik Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da, 152 ikastetxetan eta 9.000 ikasle ingururekin (zifra honetatik kanpo daude bi urteko honetakoak).

Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, beraien sexua alde batera utzita, eta neska eta mutilen gaitasunei balioa emanez.

Jardunaldian, Katixa Agirre idazleak hitzaldia eskeini du ikus-entzunezkoetako sexismoari buruz eta Carmen Ruiz Repullo Soziologian doktoreak sexismoa eskolan nola prebenitzearen garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian. 

 
Euskadi, auzolana