Europako Batzordeak Euskadiko Berdintasun politikak aukeratu ditu beste herri batzuei praktika on bezala aurkezteko

2018-09-18_viaje_túnez.jpg

2018.eko irailak 19

  • Aste honetan Tunezeko Gobernuko ordezkariak bisitan  dira euskal politika publikoetan berdintasuna nola txertatzen den ikertzeko 
  • Tuenezeko delegazioa Lehendakaritza, Emakunde, Jaurlaritzako lau sail ezberdin, IVAP, Gipuzkoako Foru Aldundia, EUDEL eta Donostiako Emakumeen Etxeko kideekin bilduko da hiru egunetan zehar 

Europako Batzordeak Euskadiko Berdintasun politikak aukeratu ditu beste herri batzuei praktika on bezala aurkezteko. Era honetara, batzordeak aste honetan Tunezeko Gobernuko ordezkariei Euskadira bisita antolatu diete. Honen helburua da Euskal administrazioek euren jardunean eta aurrekontuetan genero ikuspegia nola txertatu duten ezagutzea. Euskal ordezkariek emakume eta gizonen arteko berdintasun eza ezabatzeko helburuarekin eta gizarteko eragileen laguntzarekin erabili diren zenbait tresna eta arrakasta izan duten esperientziak aurkezten ari dizkiete.

Tunezeko delegazioa Gobernuko hiru zuzendarik osatzen dute eta atzo Lehendakaritzan hartu zituzten Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari nagusiak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Ondoren, Emakundeko zuzendariarekin eta zuzendaritza taldearekin bildu ziren Emakunderen egoitzan euskal berdintasun politiken azalpena jasotzeko eta Emakunderen lana gertutik ezagutzeko.   

Gaur, Jaurlaritzako hainbat sailetako ordezkari politiko eta teknikoekin bildu dira. Ogasun eta Ekonomia, Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Enplegua eta Gizarte Politikak eta Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailetako ordezkariekin, hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzak zenbait gaien inguruan duen esperientzia azaldu zaie. 

Jaurlaritzako Aurrekontuen zuzendaria den Hernando Lacallek genero ikuspegia duten aurrekontuetan Jaurlaritzak duen esperientzia gerturatu die. Bestetik,  Familia Politikak eta Aniztasunaren zuzendariarekin egon dira, Ernesto Sainzekin. Honek Jaurlaritzak bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurrien berri eman die. Lurralde Planifikazioaren sailburuordeak, Paloma Usatorrek, bestalde hirigintza planetan genero ikuspegia txertatzeko laguntzei buruzko informazioa eskaini die. Eta azkenik, Lan Harremanetarako Zuzendaria den Izaskun Urienek Administrazioaren Berdintasun Plana aurkeztu die.

Ondoren IVAP eta Emakundeko ordezkariek genero prestakuntza esperientziak gerturatu dizkiete.

Arratsaldean EUDEL eta Emakundeko ordezkariekin eskutik Virginia Woolf Basqueskola proiektua ezagutuko dute, emakume hautetsientzako ahalduntze eskola.  

Bisita bihar bukatuko da. Tunezeko ordezkaritza Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bilduko da, berdintasunerako foru araua onartu duen lehen aldundia, eta Donostian bertan, EUDELek eta Emakundek koordinatzen duten Berdinsarearen (Berdintasunaren aldeko Udalen Sarea) berri izango dute eta Donostiako Emakumeen Etxea ezagutuko dute.

 
Euskadi, auzolana