Arabako kontzejuetan emakumeen parte-hartzearen ikerketa aurkeztu du Emakundek

2019.eko otsailak 12

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak "Emakumeon parte-hartzea Arabako kontzejuetan. Beraien presentzia, arrazoi eta estrategietara hurbilketa bat” izenburuko ikerketa aurkeztu du. Ikerketa hau Emakundek urtero genero eta berdintasuna gaiak lantzen dituzten lanei ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da eta egileak Mentxu Ramilo Araujo (ikerketaren koordinatzailea ere izan dena), Eva Martínez Hernández eta Miriam Ocio Sáenz de Buruaga izan dira.

Ikerketa metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa uztartuz burutu da. Kontzejuetako (lurralde izaerako toki-elkarteak, nortasun juridikoa dutenak eta Arabako zazpi kuadrilletako hogeita hamalau udalerritan banatzen direnak), ehun eta bi emakumeei sakoneko elkarrizketa egin zaie. Ikerketa honen helburua kontzeju hauetan emakumeen parte-hartze politikoa ze baldintzetan ematen den ikusi eta ikertzea izan da.

Ikerketa honek emakumeen presentziak ikertu ditu, baina baita ere kontzeju hoietan parte hartzera bultzatutako arrazoiak eta oztopoak. Emakumeen parte hartzeko ahalduntze prozesuak errezten dituzten edo erreztu dituzten,  estrategiak ahaztu gabe.

 

Presentziak: testuinguruak eta emakumeen parte hartzeko modu anitzak

Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dagoela egiaztatzen du ikerketak (2017ko hauteskundeetako kargudun hautatuetako %24,6a); parte-hartze ereduetan genero arrail garrantzisua dagoela, parte-hartzea handiagoa delarik estruktura irekiagoak eta horizontalagoak dituzten giza erakundeetan eta txikiagoa aldiz, administrazio batzarretan, egitura itxiagoak eta ohizkoak direlako; nahiz eta emakumeek modu positibo batean baloratu beraien parte-hartzea kontzeju eta administrazio batzarretan, kontzejuen funtzionamenduan genero desberdintasunetaz jabetzen direla; eta kontzejuetan nekazaritzako sektoreko emakumeen parte-hartzea funtsezkoa dela.

 

Erabakitze esparruetan egotearen garrantziaz jabetzea

Emakumeek beraien parte hartzea aurrera eraman edo ez eramateko arrazoi anitzak aurkitu daitezke ikerketa honetan: herriarentzat hobekuntzak lortzeko, kontzejutik lan egitearen garrantziaren beharraz ohartzea izan da, erantzunkizuna onartuz, beldurrak eta buru-oztopoak gaindituz arrazoi azpimarratuenariko bat.

Parte hartzea mugatzen dituzten oztopoak kontzejuen ezaugarri eta egituretatik, emakumeen bizitza eta sentimenduekin lotura dutenetara heltzen dira ere.

 

Sostengua, laguntza eta lagun-egitearen garrantzia

Kontzejuetan emakumeen presentzia errezten dituzten estrategiak anitzak dira:  administrazio publikoaren aldetik interesaren bilakaera bat ikusi daiteke genero berdintasun planifikazioetan kontzejuak kontuan hartzeko; elkarte mugimendua, UAGA eta kontzejuetako elkarteen aldetik formazio-ekintzak martxan jartzea; aitzindariak/erreferenteak eta baita ibilbidean lagundu eta emakumeekin bat egiten duten gizon aliatuak izan eta ezagutzea; eta azkenik, esparru publikoetan emakumeen presentzia errezteko, famili, lagun eta auzoko-sarearen garrantzia.

 

Sare sozialetan ikerketaren jarraipena egiteko: #EmaKontzeju

Ikerketa osoa

Ikerkerlanaren laburpena

 
Euskadi, auzolana