2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak

Berdintasuna indartzeko eta emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko lege proposamenak gizarte zibilaren eta administrazioen 400 ekarpen baino gehiago jaso ditu

2019.eko uztailak 10

Gaur goizean Lehendakaritzako egoitzan Emakume eta Gizonen Berdintasunerako sail arteko batzordea bildu da Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela. Bilera honetan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egiteko legearen aurreproiektuaren II. zirriborroari egindako ekarpenak aurkeztu dira. Zirriborroak 400 ekarpen inguru jaso ditu, gizarte zibiletik eta erakundeetatik: gizarte zibilarenak 300 inguru izan dira eta ehunen bat erakundeek egindakoak.

Ekarpenak jasotzeko prozesu parte hartzailean genero eta berdintasunean adituak diren pertsonek pare hartu dute; baita emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan ardura duten erakundeek; talde feministek; emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzio , antzemate eta arretan lan egiten duten profesionalek; emakume biktimekin lan egiten duten erakunde eta entitateek; honekin batera, hiritarren zuzenean ekarpenak egiteko bideak ireki dira, aldaketa azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko saio irekiak egin dira EAEko hiri hiriburuetan, sei aurkezpen berezi egin dira gaian inplikatutako batzorde eta taldeekin eta Emakundeko Aholku batzordean dauden emakumeen elkarteei eta emakume biktimen elkarteei laguntza teknikoa eskaini zaie euren ekarpenak egiteko.

Zirriborroa iragan astean aurkeztu zen indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko erakunde arteko II akordioaren jarraipen batzordean, eta gaur sail arteko batzordearen aurrean aurkeztu ondoren, derrigorrezkoak diren txostenak jasotzen jarraituko du, besteak beste, funtzio publikokoa hizkuntza politikaka eta administrazioaren modernizazioarekin zerikusia duten organoena.

Derrigorrezko txostenen lehen fase hau amaitzerakoan, hirugarren zirriborro bat egingo da, eta Kontrol Ekonomikoaren bulegoaren eta Euskadiko Batzorde Juridikoaren txistenak jaso beharko ditu. Hortik ateratzen den zirriborroa Emakunderen Zuzendaritza batozrdean onartuko da, ondoren Gobernu Kontseiluak onartu dezan, azkenik Legebiltzarrera Lege proiektu bezala bidali ahal izateko.

Legearen aldaketaren bidez, “berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako politika eta herri itun handi bat” ahalbidetu nahi dira, politika horiek indartzeko eta araudiaren eta gizartearen testuinguru berriaren ondoriozko behar berriei egokitzeko. Araudiaren testuinguru berriari dagokionez, legearen aldaketarekin euskal ordenamendu juridikoak bat egiten du Istanbuleko hitzarmenarekin, 2011an Europako Kontseiluak adostutakoarekin eta Estatu Espainolean 2014an indarrean jarri zenarekin, haiz zuzen ere.

Bestetik, gaurko bileran onartu da sail arteko talde berezi bat sortzea emakumeen kontrako indarkeriari erantzuna emateko ardura duten Jaurlaritzako sailen artean koordinazioa indartzeko.

Honekin batera, Jaurlaritzako sail bakoitzak, eta baita Emakundek ere, legealdirako berdintasun arloan dituen lehentasunen egoeraren berri eman du. Lehentasun hauek Berdintasunerako VII planak zehazten dituen esku hartze eremuekin lerrokatuta daude, honako hauekin: Gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, ekonomiak eta gizarte-antolakuntza eraldatzea eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak.

 
Euskadi, auzolana