Elkarrizketa Sozialaren Mahaiko genero berdintasunerako lan taldea eratu da gaur

2019.eko otsailak 28

Emakume eta Gizonen arteko Soldata arrakalaren arazoari aurre egiteko helburua duen talde honen buru Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria izango da eta bertan parte hartuko dute sindikatuek, enpresarien elkarteek eta Jaurlaritzak.

Lan talde honen eraketa, eta beste lau lan talderena, otsailaren 11an eratutako Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren bileran erabaki zen. Talde honetan landuko diren gaiak dira kontziliazio erantzunkidea bultzatzea, enpresetako berdintasun planak, genero berdintasuna negoziazio kolektiboan eta Jaurlaritzak iragan azaroan onartutako Soldata Arraila murrizteko Estrategia eta Plan operatiboaren jarraipena.

Iragan azaroan Eusko Jaurlaritzak Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa onartu zituen. Plan Operatiboak 4 ekintza-ardatz ditu, 20 zuzentarau, 60 neurri zehatz, eta 283 milioi euroko baliabide ekonomikoen aurreikuspena hurrengo bi urteetarako. Jaurlaritzako sei sailen: Gobernantza Publikoa eta Autogobernua; Ekonomiaren eta Azpiegituren Garapena; Ogasuna eta Ekonomia; Hezkuntza; Enplegua eta Gizarte Politikak; Lana eta Justizia inplikazioa du, eta Lehendakaritza eta Emakunde dira ekimenaren koordinatzaile eta bultzatzaileak.

Bere parte-hartzean Izaskun Landaidak  gogoratu du arazo konplexu eta egiturazko baten aurrean gaudela eta guztiz beharrezkoa dela genero ikuspegia txertatzea hartzen den erabaki bakoitzean, horrela,  gakoak antzemanez,  aldi baterako emaitzak ez ezik, neurri eraldatzaileak bultzatu ahal izateko.

 
Euskadi, auzolana