Emakumeen arteko aliantzek feminismoak dituen erronken aurrean duten garrantzia azpimarratu du Emakundek Udako ikastaroetan

D-dRKfXXoAAxxq8.jpg-large.jpeg

2019.eko uztailak 02

Alianzas estratégicas para el cambio: el empoderamiento como herramienta de acción transformadora” ikastaroa ireki du gaur goizean Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak Donostiako Miramar jauregian. Uda ikastaro honekin Emakundek hausnarketarako espazio bat ireki nahi izan du emakumeen ahalduntzearen garrantziaz eta hau bultzatzeko behar diren aliantzen inguruan XXI. mendeko bigarren hamarkadan feminismoaren eta berdintasunaren indartze publiko bat eman den honetan. Landaidaren esanetan, "emakumeen elkarteen eta mugimendu feministaren ekarpenak behar ditugu, eta baita ere erakundeetako berdintasun politikek eskaintzen dizkiguten tresnak". Landaidaren iritziz, azken urteetan agerian geratu da une berri batean gaudela eta une honetan beharrezkoa da emakumeen ahalduntzea bultzatzeko lanean erabili behar diren estrategiak, eta, itun, sare eta posible edota beharrezko diren topaguneei buruzko hausnarketa bultzatzea.

Uda ikastaroak hausnarketa hori bultzatzea du helburu. Ikastaroa bi egunez luzatuko da. Guarko jardunaldian Rosa Cobok, Coruñako Unibertsitateko Soziologia irakasleak “Somos la cuarta ola” ponentzia aurkeztu du; ondoren Marta Sanz idazleak “Monstruas y Centauras” bere liburuan feminismoaren borrokaz eta martxoak 8ko greba edota #MeToo bezalako mugimenduen inguruan egindako hausnarketa azaldu du. Honekin batera, Jeanne-Rolande Dacougna Minkette ikerlariak feminismo beltzak izan ditu hizpide, eta feminismoaren barneko dibertsitatea; eta EHUko irakasle eta ikertzailea den Maitane Picazak Euskal Herriko Ahalduntze eskolen argazkia gerturatu die ikastaroko ikasleei, ahalduntzea emakumeen ikuspuntutik azalduz.  

 
Euskadi, auzolana