Emakunde erakunde eta eragile sozialekin lanean ari da emakume eta neskatoen salerosketa eta sexu esplotazioaren prebentzioan

2019-06-10_mesa_trata.jpg

2019.eko irailak 23

  • Gaur Pertsonen salerosketa eta esplotazio sexualaren aurkako Nazioarteko Eguna da
  • Zaila da jakitea zenbat emakume dauden Euskadin egoera honetan; 2018. urtean poliziak 17 identifikatu ditu

 

Gaur pertsonen salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako nazioarteko eguna da. Euskadin, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emakume eta nesken salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako mahaia koordinatzen du. Mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak: Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Foru aldundiek, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eta Fiskaliak parte hartzen dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Cáritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem.

Mahai honetan kooordinazio, sentsibilizazio eta prestakuntza ekimen ezberdinak bultzatu dira. 2018an, adibidez, eremu ezberdinetako 233 profesionalek prestakuntza berezia jaso dute gaiaren inguruan. Honekin batera, mahaiaren helburuen artean, Euskadin emakume eta nesken salerosketaren eta sexu esplotazioaren egoera ezagutzeko txosten bat lantzea zen. Hau egiteko, Carmen Meneses irakasleak zuzendutako talde batek “Emakume eta nesken salerosketa eta sexu esplotazioa Euskadin” txostena landu du. Honen emaitza guztiak aurki aurkeztuko dira.

Txostenean esaten da egoera honetan dauden emakumeak zenbat diren jakitea zaila dela hainbat arrazoiengatik, baina ustea da ez dela egoera nagusia Euskadin prostituzioan ari diren emakumeen artean. Ustea da 2018an 1.968 eta 2.292 emakume artean daudela prostituzioan jardunean. Hauetatik, Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta kontsultatutako iturrien arabera , %10 eta %15 bitartean egon daitezke egoera horretan. Bestetik, poliziaren lanaren emaitzen arabera, 2018an 92 emakume detektatu dira salerosketaren biktima posible bezala, eta hauetatik 17 izan dira azkenik horrela identifikatuak.

Txostenaren arabera, detektatutako emakume hauek guztiak atzerritarrak dira, Latinoamerika, Asia, Afrika eta Ekialdeko Europakoak, eta gazteak, 18 eta 35 urte bitartekoak. Jatorria aldakorra da, garai bakoitzaren migrazioaren joan-etorriaren arabera.

Mahaia lanean ari da beste helburuen artean identifikaziorako kode bateratu bat osatzeko, era honetara, zehaztasun handiagorekin ezagutzeko zenbat emakume dauden gure artean egoera honetan, eta zeintzuk diren zehazki beraien egoera eta beharrak.

 

 

 
Euskadi, auzolana