Emakundek Bilboko erasoa gaitzetsi du eta jarrera aktiboa eskatu die hiritar guztiei emakumeen kontrako erasoen aurrean

2019.eko abuztuak 02

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Bilbon gertatutako emakume baten aurkako eraso matxistaren aurrean bere gaitzespen irmoena azaldu nahi du eta bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio erasotutako emakumeari. Emakundek honelako erasoen aurkako jarrera aktiboa eskatu die herritar guztiei, berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Emakundek gogoratu nahi du eraso hau ez dela isolatutako kasu bat, baizik eta emakumeen kontrako biolentziaren testuinguruan ulertu behar dela, gaur egun hau izanik emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena.. Erakundeak bat egiten du antolatutako gaitzespen kontzentrazioekin.

 
Euskadi, auzolana