2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Emakundek, diputazioek eta EUDELek "eraso sexistarik gabeko jaiak" kanpaina jarri dute udalen eskuetan

CARTEL.JPG

2019.eko uztailak 11

“Eraso sexistarik gabeko jaiak” kanpaina, jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.

DESKARGATU KARTELA

Jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, jaietako espazioetatik gertuen daudelako. Horregatik, eta jai-lekuetan eta egunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, Beldur Barik programaren barruan zenbait material eskaini zaizkie EAEko udalei haien bidez herritarrak gai horrekin sentikortzera eta inplikatzera zuzendutakoak. Momentuz 62 udal eta mankomunitatek eskatu dituzte materialak. Hauen artean kartel bat, sentsibilizazio eta informaziorako gida bat eta kanpainaren irudia ematen duten pegatinak eta bestelako elementu batzuk, udalaren logoa eransteko aukera ematen dutenak.

Udalei bidalitako material hauekin, indarkeriaren kontrako irudi bateratu bat bilatzeaz gain, lortu nahi da herrietan lan-prozesu ezberdinak sortzen joatea, gazteekin, edota jaietako batzordeekin batera, jai- eta aisialdi-giroetan izaten den biolentzia sexuala antzemateko, prebenitzeko eta hari aurre egiteko banakako zein taldeko erantzunak garatzeko, herri askotan aurretik ere egin den bezala.

Kanpaina bultzatzen duten erakundeen iritziz, jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa. Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzaki emakumezkoen eta gizonezkoen eta neska eta mutilen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko. Hortaz, jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra. Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera. Eta hiritar guztiei deia egiten diete jaietan ere jarrera sexistarik gabeko espazioak sortarazten laguntzeko.

 
Euskadi, auzolana