Emakundek emakume pentsionistak hartu ditu euren egoeraren berri izateko

2019-01-23_oneka2.jpg

2019.eko urtarrilak 23

Emakundeko zuzendaria, Izaskun Landiada, Oneka, emakume pentsionisten elkartearekin bildu da gaur goizean haiek eskatuta, euren elkartea aurkezteko, eta emakumeei zuzenean eragiten dien hainbat gaiei buruz hitz egiteko, bereziki pentsioei buruz. Emakundeko zuzendaria datozen asteetan emakume pentsionisten beste elkarte batzuekin bilduko da, HEH-rekin (emakume jubilatu eta pentsionisten plataforma) eta FEVI-rekin (alargunen elkarteen federazioa), euren egoeraren berri zuzenean izateko, eta besteak beste, azaltzeko Emakundek ikerketa bat egin behar duela pentsioetan ematen den genero arrailari buruz, euren bizitzan eta ibilbide profesionalean jasandako berdintasun ezaren ondorio zuzena dena. Emakunderen iritziz, funtsezkoa da emakumeen autonomia ekonomikoa bermatzeko  eta soldata arraila murrizteko lan egitea. Helburu hori dauka, besteak beste, Jaurlaritzak aurkeztutako Soldata arraila murrizteko Estrategia eta Plan eragileak.

 
Euskadi, auzolana