Erakunde eta agente sozialak elkarlanean emakume eta neskatoen salerosketa eta sexu esplotazioaren aurka

2019.eko ekainak 10

Gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan emakume eta neskatoen salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako koordinazio mahaia bildu da. Mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak. Emakundek koordinatzen duen mahaian, Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, Fiskaliak eta foru aldundiek parte hartzen dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Cáritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem.

Gaurko bileran sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta neskatoen salerosketaren aurkako  planaren zenbait eduki landu dira. Besteak beste, Carmen Meneses irakasleak arazoari aurre egiteko beharren eta proposamenen aurkezpena egin du. Horrekin batera, Sexu explotazioa helburu duen emakume eta nesken salerosketaren kontrako nazioarteko egunerako ekintza bateratuak aurrera bultzatzeko pausoak eman dira.

 
Euskadi, auzolana