2019.eko urtarrilak 21
HCEk (Haut Conseil à L’egalite entre les Femmes et les Hommes), Frantziako Gizoneta emakumeen berdintasunerako Kontseiluak, Emakunde gonbidatu du Europa mailako berdintasun erakundeen sare batean parte hartzeko. Gaur goizean bilera egin dute Parisen Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak, eta Ander Bergara erakundeen arteko kooperaziorako arduradunak, HCEko presidentearekin, Danielle Bousquet-ekin, Genero Berdintasunerako Europako Institutuko arduradunekin, eta beste herrialde batzuetako berdintasun erakundeetako ordezkariekin. Sarearen helburua da erakunde bakoitzaren lan eta lehentasunen informazioaren partekatzea, amankomunak diren arazo eta erronkak partekatzea eta lankidetza koordinatua ahal diren gai eta arloekin.