Kontsulta eta mailegua zerbitzuak

Zerbitzuak

Zentroak jendeari eskaintzen dio: "Bertako" aukera (Kontsulta aretoan) eta "Urrutiko aukera (Informazio-eskariei erantzutea: telefonoz, faxez, ohiko postaz eta posta elektronikoz. On-line sarbidea katalogoetara, Emakunderen web-orriaren bidez.)

Kontsulta aretoan (Emakunderen aldizkariak eta argitalpenak eskuratzeko aukera librea, eta zentroko langileen laguntzaz beste kasuetan). 

On-line sarbidea katalogoetara. Zentroaren bi katalogo nagusiak osatzen dituzten datu-baseak (biblioteka eta bideoteka) zuzenean kontsulta ditzakete erabiltzaileek (sarrera librea), zentroan bertan kokatuta dagoen kontsultako pantaila publikoaren bidez.

Liburuak eta bideoak mailegatzea.

Zerrendatu bibliografikoak eta biodeografikoak "neurrira" egitea.

Antzeko gaiko beste dokumentazio-zentro batzuei buruzko aholkularitza, bai eta emakumeen eta generoko gaiei buruzko era guztietako informazio- eta dokumentazio-baliabideei buruzkoa ere.

Kopiagintza, gai horri buruzko indarreko legeria hausten ez bada behintzat.

Informazio-eskariei erantzutea: telefonoz, faxez, ohiko postaz eta posta elektronikoz.

On-line sarbidea katalogoetara, Emakunderen web-orriaren bidez. Zentroaren bi katalogo nagusiak osatzen dituzten datu-baseak (biblioteka eta bideoteka) zuzenean kontsulta daitezke.

Liburuak eta bideoak mailegatzea.

Zerrendatu bibliografikoak eta biodeografikoak "neurrira" egitea.

Antzeko gaiko beste dokumentazio-zentro batzuei buruzko bai eta emakumeen eta generoko gaiei buruzko era guztietako informazio- eta dokumentazio-baliabideei buruzkoa ere.

Dokumentu zenbakia

Gehienez, pertsona bakoitzak hiru dokumentu eskatu ahalko du.

Mailegu epea

Maileguan hartutako materiala 15 egunetan erabili ahal izango da. Material hori beste inork eskatu ez badu, hasierako 15 egun horiei beste 15 gehitu ahal izango zaizkie, aldez aurretik eskatuta, Zentrora bertara joanda edo telefonoz, beti ere (epea ezingo da luzatu, EMAKUNDEk argitaratutako materiala bada, argitalpen hauek oso erabiliak dira eta).

Nola jaso eta itzuli materiala

EMAKUNDEK bidalpena ordainduko du. Itzulpena bertara joanda edo mezularitza-zerbitzuaren bidez (inoiz ez postaz edo egiaztatutako postaz) egin ahal izango da. Kasu honetan, mailegua eskatutakoak ordaindu beharko du.

EAEtik kanpo eskaerak: Bai bidalpena bai itzulpena erabiltzaileak ordainduko ditu.

Liburuak maileguan jasotzeko N.A.N.a aurkeztu beharko da (mailegurako mezularitza-zerbitzua erabiliz gero fotokopia bidali behar da).

Bideoen mailegua

Material eskura dagoela ziurtatzeko, astebete lehenago eskatu behar da.

Maileguaren kanpo dauden dokumentuak

· Aldizkariak eta prentsa dossierrak

Erreferentzi lanak

Egoera txarretan dauden dokumentuak, katalogoz kanpoko dokumentuak edo arraroak.

Euskadi, auzolana