Nortzuk Gara

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.

Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz,  diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere.

Informazio gehiago

Liburuxka: Nortzuk gara, zer egiten dugu?. (PDF, 2.3 MB)

Emakunderen jarduera gidatzen duten organoak hauek dira:

  • 1 Zuzendaritza Kontseilua (urriaren 31ko 214/2006 dekretuak arautua). Kide hauek ditu: presidentea, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria; presidenteordea, Emakundeko zuzendaria, eta Eusko Jaurlaritzako sail hauetako kideak: hezkuntza, lana, osasuna, industria, kultura eta gizarte gaiak; foru eta toki administrazioetako ordezkariak; Eusko Legebiltzarraren ordezkariak eta Emakunderen Aholku Batzordeko ordezkaria. Zuzendaritza kontseilua 2013an berritu zen, X. Legegintzaldiaren hasieran, 2013ko maiatzaren 27an egindako bilkuran.
  • Zuzendaria (bere eginkizunak 214/2006 Dekretuan daude araututa).

Emakundek kudeaketa organo hauek dauzka

Idazkaritza nagusi bat, eta zazpi arlo funtzional: Emakunderen barne antolaketa kudeaketa-arlo funtzional hauetan ezartzen da:

  • Administrazioa.
  • Lege Aholkularitza.
  • Lankidetza instituzionala.
  • Azterketak, dokumentazioa eta plangintza.
  • Programak eta prestakuntza.
  • Emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea.
  • Berdintasun-eskubideen defentsa.

Emakundek koordinazio-organo hauek dauzka bere egitura organikoaren barruan:

  1. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea.
  2. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailarteko Batzordea.
  3. Emakunderen Aholku Batzordea- Emakume-elkarteen partaidetza organoa.
  4. Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko Erakundeen arteko II. Akordioaren Jarraipen Batzordea.
  5. Begira, Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko aholku batzordea.
?
  • Zuzendaria: Izaskun Landaida Larizgoitia
  • Idazkari nagusia: Zuriñe Elordi Romero
  • Administrazio arloa: Rafael Junguitu Uribe
  • Azterketak, documentazioa y plangintza arloa: Noemí Alangua Elvira
  • Lege aholularitza arloa: Izaskun Fernández Otegi
  • Lankidetza arloa: Ander Bergara Sautua
  • Programak eta prestakuntza arloa: Raquel Raposo Acevero
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren arloa: Socorro Álvarez Fernández
  • Berdintasun-eskubideen arloa: Mari Jose Etxegoien Arzuaga
  • Komunikazioa: Karmele Jaio Eiguren
Azken aldaketako data: 2017/08/03
Euskadi, auzolana