Berdintasuna enpresa eta erakundeetan

Berdintasunean aurrera egin ahal izateko enpresa munduko kultura aldatu beharra dago, kontuan hartuz ez bakarrik produkzioa, baita pertsonak eta hauek egoerak.

Emakundek alor honetan egiten duen lana enpresak sentsibilizatzean, aholkua ematean eta berdintasun planak egiteko laguntza eskaintzean datza. Honekin batera, alor honetan lan egiten duen enpresak publikoki aitortzen ditu.

Nola izan erakunde laguntzailea

Enpresa eta erakundeetan berdintasuna lortzeko beharrezkoa da bertan egon daitezkeen ezberdintasunak eta hauek desagerrarazteko beharrezkoak diren neurriak martxan jartzea.

Aholkularitza-enpresa homologatuak

Emakundek homologazio prozesu bat jarri zuen abian 2004an, gizon-emakumeen arteko berdintasun gaietan laguntza teknikoa emango zuten aholkularitzei zuzendua.

Lege-esparrua

Eusko Jaurlaritzak bata bestearen atzetik onartutako berdintasun planek eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak enpresen barruan berdintasuna sustatzeko neurriak bultzatzeko eta garatzeko bidea eman dute.

Gerora, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrerako 3/2007 Lege Organikoak, ildo berean sakondurik, berdintasunerako plan bat ezartzera behartu ditu 250 langiletik gorako enpresa guztiak.

Euskadi, auzolana