Diagnostikoak eta berdintasun-planak

Enpresako emakumeen eta gizonen berdintasun mailaren azterketa xehatua da. Helburua da dagoena nola hobetu eta enpresan berdintasunaren aldeko esku-hartze global bat diseinatzea. Diagnosia egiteko gizarte ikerketa egiteko tresna kuantitatibo eta jualitatiboak erabiliko dira; horretaz gain, bai langileek, bai langileen ordezkariek parte harte beharko dute.

Diagnosiak honako hauei buruzko informazioa jaso behar du:

  • Erakundearen profila, jarduera-eremua eta ingurunearekin dituen harremanak.
  • Langileen ezaugarriak (sexua, adina, ikasketa maila, lanbide-kategoriak, sail eta hierarkia-mailako banaketa, antzinatasuna eta ordainsariak kategoria profesionalen arabera, kontratu eta lanaldi motak, familia-erantzukizunak, eta abar.
  • Pertsonen kudeaketa (langile bilketa eta aukeratzea, prestakuntza, promozioa, soldata politika, lan-osasuna, komunikazioa, bizitza personala, lan-bizitza eta familia-bizitza uztartzearen alorrekoa eta genero-indarkeriaren eta sexu-jazarpen eta sexuaren ziozko jazarpen egoerak aztertzea).
  • Erakundeak egiten dituen produktu eta zerbitzuak aztertu beharko dira, bai eta erakundearen beste plan eta politika batzuk ere.
  • Langileen iritziak eta iradokizunak (langileen inplikazioa eta onarpen maila berdintasuna bultzatzerakoan, gizarte-rolek lanean duten eraginari buruzko balorazioa, langile guztien proposamenak).

Diagnosia egiteko Emakundek eskuragarri jartzen du tresna kuantitatibo hau. Hala ere, beste tresna batzuekin osatu behar izango da.

Metodologia erabiltzen laguntzeko zerbitzua: emakunde.programas4@euskadi.eus

 

Berdintasunerako jarduera-planean neurri zehatzak jaso behar dira, hobetu beharreko eremuei erantzuteko neurriak, alegia, egoeraren diagnostikoan jasotako analisian eta balioespenean antzemandakoei.

Planak honako elementu eta ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Esku-hartze eremuka egituratu behar da.
  • Urte anitzekoa eta denboran zehaztua.
  • Aurrekontua eta ekintza bakoitza gauzatzearen ardura duten sailak.
  • Emakumeen eta gizonen desberdintasunak murrizteari buruz espero diren emaitzak.
  • Jarraipen-sistema eta planaren ebaluazioa.
  • Jarraipen eta ebaluazioaz arduratuko den batzordea.
  • Kanpo proiekzioa, berdintasuna bultzatzen duen erakunde izateari buruzko jarduerei, kanpo kontratazioari, erosketei eta Zerbitzuak eta produktuak eskaintzeari dagokienez.

Oso garrantzitsua da diagnosia eta berdintasunerako plana egiteko laguntza teknika espezializatuarekin egitea. Horretarako, Emakundek eskuragarri jartzen du berdintasun gaietan laguntza teknikoa emango duten Aholkularitza Enpresa Homologatuen zerrenda.

http://www.emakunde.euskadi.net/enpresa-erakundeak/-/informazioa/aholkularitza-enpresak-homologatuak/

Horretaz gain, Emakundek eskura ditu laguntzeko hainbat material:

http://www.emakunde.euskadi.net/enpresa-erakundeak/-/informazioa/dokumento-lagungarriak/

Euskadi, auzolana