Diagnostikoak eta planak egiteko diru-laguntzak

Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzten aholkularitza-entitate homologatuak kontratatzeko, enpresei eta entitate pribatuentzako diru-laguntzak (EMP)

Gaur egun, zeinahi enpresak jar ditzake abian emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna diagnostikatzeko prozesua eta berdintasunerako plan bat prestatzekoa. Horretarako, enpresei eta erakundeei zuzendutako diru-laguntza deialdia zabaltzen dugu urtero, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko diagnostikoa eta berdintasun plana prestatzen lagunduko dien aholkularitza-enpresa homologatua kontrata dezaten.

Deialdiaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
• Zuzenean edo zeharka konplitzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuek eska ditzakete laguntzak.
• Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
• Gutxienez 10 langile eta gehienez 250 izatea.
• 105/2004 Dekretuaren itzalpean, aholkularitza-enpresa homologatu baten laguntza teknikoa kontratatuta edukitzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea.

 

Hirugarrenari dagokion Alta (E.J. Ogasun Saila. Pdf betegarria 127 Kb)

Hirugarrenari dagokion Alta (Nazioartekoa - E.J. Ogasun Saila. Pdf betegarria)

Euskadi, auzolana