Lege-esparrua

Enpresekin lan egitearen xedea emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunean aurrera egitea da, erakundeetan pertsonen kudeaketa hobetuz.

Gizonezkoen eta emakumezkoen lanaren artean diskriminazioa dagoelako eta gizarte estereotipoek lehenean irauten dutelako dago erakundeetan berdintasun planak ezartzeko premia.  Ibilbide profesionalean aurrera egiteko eredu zurrunak mantentzeak eragotzi egiten du emakumeek enpresa munduari ekartzen dioten sormena, kualifikazioa eta gaitasuna guztiz aprobetxatzea. Ildo horretan, pertsonen kudeaketa optimoa egitea eta, ondorioz, emakumezkoak bizitza profesionalera sartzea, egun lan merkatuan dagoen bereizketa gaindituz eta emakumeen lanari balio handiagoa emanez, oinarrizkoa da hazkunderako, enplegurako eta lehiarako.

Eusko Jaurlaritzak bata bestearen atzetik onartutako berdintasun planek eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak enpresen barruan berdintasuna sustatzeko neurriak bultzatzeko eta garatzeko bidea eman dute. Gerora, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrerako 3/2007 Lege Organikoak, ildo berean sakondurik, berdintasunerako plan bat ezartzera behartu ditu 250 langiletik gorako enpresa guztiak.

Azken aldaketako data:  2015/01/09
Euskadi, auzolana