Aholkularitza-enpresa homologatuak

Emakundek homologazio prozesu bat jarri zuen abian 2004an, gizon-emakumeen arteko berdintasun gaietan laguntza teknikoa emango zuten aholkularitzei zuzendua. Homologazioa zeregin horretarako da, ez beste ezertarako.

Esandako homologazioa ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuak  arautzen du (abenduaren 28ko 348/2010 Dekretuak aldatzen duena); hau da, enpresa eta erakundeetan gizon-emakumeen arteko berdintasun gaietan laguntza teknikoa emateko aholkularitza erakundeen homologazioa arautzen duen dekretuak. Prozesu horretarako deialdia 2004ko ekainaren 9ko Ebazpena ren bitartez egin zen, eta 2005eko apirilean hasi ziren homologazioak.

Homologaziorako deialdia urte osoan dago irekita.

Ondorengo hauek dira homologaziorako bete beharrekoak:

  1. Enpresa izen batekin, Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez lantoki bat izatea.
  2. Beste enpresa edo erakunde pribatu batzuei aholkularitza zerbitzuak ematea, honako alor hauetan: zuzendaritza orokorrean, pertsona kudeaketan, plangintza estrategikoan, kalitate kudeaketan edo berdintasun politikak garatzeko egokitasuna egiaztatu duten alor guztietan.
  3. Gutxienez, enpresako pertsona batek honako akreditazio hauetako baten jabe izan behar du: emakume eta gizonen berdintasuneko aholkularitza prestakuntza egin izanaren akreditazioa, Emakumearen Euskal Erakundeak emana.  Besteren kontura kontratatuta badaude, kontratu mugagabea eduki beharko dute.
  4. Emakunderen Emakumeen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea aipamena eduki beharko dute Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzaile gisa, edota, hamar pertsona edo gutxiagoko enpresa izanik, adierazi beharko du aukera berdintasunaren printzipioa errespetatzen duela, bai barne antolakundean, bai zerbitzuak ematerakoan,
  5. Proiektu bat aurkeztu beharko dute; hartan bilduko dira bestelako enpresekin garatu beharreko laguntza eta aholkularitza lana, batetik, ekintza positiboko neurriak garatzeko, eta, bestetik, genero ikuspegia txertatzeko, bai pertsonak kudeatzeko politikan, bai produktu eta zerbitzuen garapenean. Proiektuan argi eta garbi azalduko dira, batetik, enpresa batean emakume eta gizonen berdintasuneko diagnostiko bat egiteko laguntza prozesuaren deskribapena (gutxienez, honakoak bilduko ditu: helburuak, metodología, erabili beharreko teknikak, aztertu beharreko aldaerak, beharrezko baliabideak, epeen zehaztapena eta aurreikusitako aurrekontua), eta, bestetik, ekintza positiboko plan bat diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko laguntza prozesuaren deskribapena (gutxienez, honakoak hartuko ditu barne: helburuak, metodologia, erabili beharreko teknikak, beharrezko baliabideak, ebaluazio irizpide eta tresnak, epeen zehaztapena eta aurreikusitako aurrekontua).

Aholkularitza-enpresa homologatuek, urtearen hasieran, aurreko urtean berdintasunaren arloan eginiko laguntza teknikoen jarraipen txostena aurkeztu beharko dute, baita dauden urterako ekintza plan bat ere.

Honako hauek dira egungo Aholkularitza-enpresak homologatuak

Azken aldaketako data:  2015/03/05
Euskadi, auzolana