Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea

«Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena eskuratu ahal izango dute emakumeen eta gizonen berdintasuna areagotzea eta berdintasuna eragozten duten ozto¬poak kentzea ahalbidetzen eta sustatzen duten jarduerak egiten dituzten erakundeek.

Aitorpena 11/2014 Dekretuak, otsailaren 11koak, arautzen du, 424/94 Dekretua, azaroaren 8koa, ordezkatzen duenak.

Lankidetza Erakundea izateko beharrezkoa da:

  • Erakunde publiko edo pribatua izatea, administrazio publikoak izan ezik.
  • Jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egitea.
  • Erakundearen zuzendaritza eta administrazio-kudeaketa EAEn gauzatzea.

Eskaera orria Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari bidali behar zaio, eta berdintasun konpromisoa sinatu.

Horrez gain, baloratzeko aurkeztu beharko dira langile guztiei azaldu zaizkien diagnostikoa eta berdintasunaren alorreko jarduera-plana; eta gainera, ezarri beharko dituzte neurri espezifikoak erakundearen barruan gertatutako sexu-jazarpenei eta sexuan oinarritutako jazarpenei aurre egiteko eta aurrea hartzeko.

Aitorpena emateko, bereziki aintzat hartuko dira lan-baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzeko jarduerak, eta enpleguarena kalitateari dagozkionak; eta baita kanpora begira egindako jarduerak ere.

Emandako aitorpenak indarrean jarrai dezan, erakundeak jarraipen-txosten bat egin beharko du aurreko urteetan abian jarritako ekintzei buruz eta horiek egoeraren diagnostikoaren adierazleetan izandako ondorioei buruz, bi urtean behin.

Plan bakoitzean zehaztutako indarraldia amaitzen denean, aitorpenarekin jarraitu ahal izateko, erakundeak honako hauek aurkeztu beharko ditu: egoeraren diagnostiko eguneratua, berdintasunaren alorreko jarduera-plan berria, eta aurreko planean jasotako neurriak urte horietan ezartzean eragindako ondorioei buruzko balioespena.

Eskabideak urte osoan zehar aurkez daitezke, denbora-mugarik gabe:

Une honetan honako hauek dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundeak.

Euskadi, auzolana