Arreta eta laguntza baliabideak

Edukia

  1. EAEko zerbitzuen zerrenda indarkeria pairatu duten emakumeak laguntzeko (gazteleraz) (PDF, 4 MB)
  2. Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua- SATEVI
  3. Biktimari Laguntzeko Zerbitzua- SAV
  4. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoak
  5. Etxebizitzaren alorreko laguntzak

 

Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua - SATEVI

SATEVI emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako telefono bidezko arreta zerbitzua da- 900 840 111. Urteko 365 egunetan, egunean 24 orduz, arreta eskaintzea bermatzen duen telefono zerbitzua da. Emakumeen aurkako indarkeriaren edozein adierazpenen biktima direnei laguntza ematen duten espezializatutako profesionalek osatzen dute.

Bestetik, zerbitzu horrek aholkularitza eta informazioa eskaintzen du edozein zalantza edo gai argitu nahi duten profesionalei, senideei edo hurbileko pertsonei.

Berehalakoa eta anonimoa den laguntza eskaintzen duen zerbitzua da. Halaber, biktimen esku dauden baliabideen inguruan eman beharreko urratsen edo informazioaren gaineko orientabideak eskaintzen ditu; eta, hala nahi badute, arreta pertsonalizatua jaso dezakete.

Deiak 51 hizkuntzatan erantzuten dira eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zerbitzua du.

Gune segurua da, inork ez du jakingo dei egin dutela telefono-fakturan arrastorik uzten ez duelako.

 

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua - SAV

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua Barakaldoko, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko justizia-jauregietan dago eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei prozesu osoan zehar aurrez aurre, doan, modu konfidentzialean, banaka eta era pertsonalizatuan orientabidea eta laguntza eskaintzen die.

Borondatezko zerbitzua da eta bertara honetarako joan daiteke:

  • Laguntza psikologikoa jasotzeko.
  • Prozesu judiziala nolakoa izango den azaltzeko eta lagunduta joateko.
  • Epaiketarako prestatzeko.
  • Doako justizia izapidetzeko, betiere eskatutako baldintzak betez gero.
  • Eskubideen, lege-prozeduren eta gizarte- eta arreta-arloko baliabideen inguruan informazioa jasotzeko.

Bestetik, zerbitzu honek helburu hauek dituen laguntza psikosozialerako programa (pdf, 360 KB) eskaintzen du eremu juridikoan: epaitegietako kontuekin sor daitekeen antsietateari eustea; prozesuari buruzko informazio zehatza eta pertsonalizatua eskainiz, epaiketari aurre egiteko biktimari beharrezko tresnak ematea; eta biktima epaiketarako prestatzea, ingurunera ohitu dadin edo prozesu judizialean edo horri loturiko sistemetan jarritako itxaropenak maila errealetan jar ditzan.

Aurreikusitako helburuen artean hauek ere badaude: biktimari ingurunearekin izan beharreko komunikazioa erraztea; itxaronaldia sozializatzea; biktimak egoitza judizialetara joan behar izanez gero, sarrera hori kudeatzea nahigabeko topaketak saiheste aldera, eta sor daitezkeen ezustekoen aurrean zer egin jakiteko. Zerbitzuko profesionalek egoera baloratu eta ebaluatu ondoren, programa hau eskaintzen zaie emakumeen aurkako indarkeriaren edozein adierazpenen biktima diren emakume guztiei (bikotekidearena edo bikotekide ohiarena, sexu-erasoa eta/edo -abusua, bortxaketa, sexu-jazarpena, sexu-esplotaziorako emakume-salerosketa, etab.), aurretiaz Biktimari Laguntzeko Zerbitzuetan arreta jaso duten kontuan hartu gabe.

 

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoak

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatua

AGINDUA, 2014ko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duena (1/2004 Legea, genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa).

Emakumeen aurkako indarkeriaren emakume biktimei ematen zaien ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa da, baldin eta beren adinagatik, prestakuntza orokorrik edo espezializaturik ez dutelako, eta gizarte-alorreko egoeragatik, lana lortzeko zailtasun berezia badute. Laguntza hauek jasotzeko funtsezko baldintzak hauek dira:

1. Biktima dela egiaztatu behar du, betiere babes-neurriak indarrean sartu direnetik laguntzaren eskabide-datara urtebete baino gehiago igaro ez bada.
2. Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea.
3. Eskaera egitean EAEko edozein udalerritan gutxienez 6 hilabete lehenago erroldatuta egotea.
4. Lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75etik gorako errentarik ez izatea.
5. Erasotzailearekin ez bizitzea.

AGINDUA, 2014ko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena

Informazioa eta inprimakiak 

 

Etxebizitzaren alorreko laguntzak

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatua

Etxebide: Etxebiden izena ematen baduzu, baldin eta genero indarkeria pairatu baduzu, 10 puntu jasoko dituzu baremazioan bi urtean; gainera, gutxienezko diru-sarrerak ez dituzu agertu behar, bestetik ez duzu egon behar erroldatuta etxebizitza eskatu duzun udalerrian eta, amaitzeko,  etxebizitza baten jabe izateak ez da izango eragozpen  kasu konkretu batzuetan izena eman ahal izateko.

Alokairuan, etxebizitza zuzen-zuzenean: Salbuespeneko kasu larrietan, babes etxean egon ondoren ezin izan badu etxebizitza bat lortu eta gizarte langilean eskatuta, errentan etxe bizitza bat egokituko da baldintza zehatz guztiak bete ezkero.

AGINDUA, 2012ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa

 

Euskadi, auzolana