Biktimak artatzeko gitxieneko estandarrak finkatzeko nazioarteko programa batean parte hartzen ari da Emakunde

Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) kolaborazio lan bat burutzen ari da Joint global programme on essential services for women and girls subject to violence programaren barruan, eta haren helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Programa hau Bilbon aurkeztu zen iragan urriaren 26an Iñigo Urkullu Lehendakariaren presentziarekin.

Aurkezpenaren bideoa (Irekia) | English version

Emakunde parte hartzen ari den nazioarteko programa horrek Euskadiren berdintasun-politikak aitortzen dituela gogoratu zuen orduan Lehendakariak.

ONUk hala eskatuta Emakunde nazioarteko programa honetan parte hartzen ari da. Programa honetako lehen fasean adostu diren estandarrak  etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzea da hurrengo helburua, eta bertan ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan.

PROGRAMARI BURUZKO INFORMAZIOA - Gazteleraz (PDF, 1 MB) | English version (PDF, 1 MB)

Orain arte adostutako estandarrak  esteka hauen bitartez kontsultatu daitezke:

Programa, une honetan, bigarren fasean dago: orain, estandar horiek probatu nahi dira (2019ko abendura arte), eta, ondoren Nazio Batuetako Biltzar Orokorrean aurkeztuko dira, onartuak izan daitezen. Hau da, maila goreneko nazioarteko akordio bat lortu nahi da, estatuek estandar horiek aplikatzeko konpromisoa har dezaten.

Euskadi, auzolana