Sentsibilizazioa eta prebentzioa

PROGRAMAK:

 

Programa Nahiko

NAHIKO Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da. Horretarako, gure ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.

 

Beldur barik

Beldur barik Berdinsareak martxan jarri duen ekimena da, berdintasuna, begirunea, autonomia eta gazteen arteko askatasuna bultzatzeko.

 

Gizonduz

Gizonduz

Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Euskadi, auzolana