Aitatasuna

Aitentzako berdintasunaren aldeko motxila

2008ko irailetik 2011ko otsailera bitartean EAEn aitak izango zirenei berdintasuna sustatzea helburu zuen motxila bat banatu zitzaien, emaginen bitartez eta adopzio gaian eskudunak diren foru aldundietako organoen bitartez. Motxila hainbat sentsibilizazio materialek osatzen zuten eta haien bidez berdintasuna eta ardurak elkar banatzea ardatz izango dituen aitatasun eredua bultzatu nahi zen.

Motxila banatzea Gizonduz ekimenaren barruan kokatua zegoen eta hura abian jartzeko Emakundek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Osakidetzaren eta hiru foru aldundien laguntza izan zuen, bai eta Caja Laboral / Euskadiko Kutxaren laguntza ekonomikoa ere.

Materialak

Aitak. Dokumental horretan hamaika aitak beraien barreneko alderdi ezezagunak ematen dituzte ezagutzera: afektuen eta zaintzaren mundua, eta aitatasunaren esperientziak sortzen dituen zalantzak, beldurrak, poztasunak eta kontraesanak.

 Aitaren sekretua. Kontatzeko eta entzuteko ipuina. Aita-semeen arteko harremanaz hitz egiten du, eta aitak semea zainduz ikasi eta ezagutu dezakeen guztia azaltzen digu.

Aitak berdintasunean

Aitatasun igualitarioaren ereduari buruzko gida. Besteak beste, aholkuak eta gogoetak eskaintzen ditu, gizonei aitatasun arduratsuaren bidean lehen urratsak ematen laguntzeko.

Gizonak, berdintasuna eta maskulinotasun berriak. Maskulinotasunen eraikuntza sozialari buruzko gida. Batetik, gizon eredu tradizionala aztertzen du, eta bestetik, gizon asko nola ari diren aldatzen, berdintasun handiagoa lortzeko nahiak eraginda.

Berdinometroa. Etxeko lanak bikote-kideen artean nola banatzen diren egiaztatzeko “jolas” dibertigarria. Hortik abiatuta, lanak berdintasun handiagoz banatu daitezke.

Autoan ezartzeko eranskailua. Aitatasun igualitarioaren aldeko apustu pertsonala agerian uzteko. Gizonek seme-alabak zaintzea zeinen garrantzitsua den azpimarratzen du.

Euskadi, auzolana