Helburuak eta egitura

NAHIKO proiektua tutoretzako hezkidetza-programa oso bat da, helburu duena emakumeen aurkako indarkeriaren gainean sentsibilizatzea eta hura prebenitzea, berdintasunean oinarritutako bizikidetzarako balioen bidez heziz. Horretarako oinarri dira giza eskubideak, bereziki eguneroko bizitzara aplikatuta, eta gure ikasleak sozializatzeko bide diren genero-rolen analisia.

Programa Lehen Hezkuntzarako da, eta zikloka diseinatuta dago. Hau da, programarekin edozein ziklotan has badaiteke ere, ziklo bakoitzeko lehenengo mailan hasi behar da beti, zeren eta prozesu oso bat izateko diseinatu da; Lehen Hezkuntzako etapa osorako da, baina bereizita egituratuta dago: lehenengo zikloa (Lehen Hezkuntzako 1-2), bigarren zikloa (Lehen Hezkuntzako 3-4) eta hirugarren zikloa (Lehen Hezkuntzako 5-6).

Maila bakoitzerako materialak hiru unitate didaktiko ditu. Lauhileko bakoitzean dagokion unitate didaktikoa lantzea da helburua; bakoitzak gai bat lantzen du eta guztiak elkarren osagarri dira.

Unitate didaktiko bakoitzak irakasleentzako gidaliburu bat, ikasleentzako koadernoak, beste koaderno bat familientzat eta hainbat jolas ditu gelan lantzeko.  Programaren ezarpenean neska-mutilen hezkuntza-garapenean inplikatuta dauden pertsonekin lan egin nahi da, hau da, irakasleekin eta ikasleekin lan egiten da, baita familiekin ere.

Ondorengo taulan, ziklo bakoitzean lantzen diren helburuak eta gaiak jasotzen dira laburki:

Ardatz nagusia

Ni, eta nik egin dezakedana. (Zu eta zuk egin dezakezuna).

Helburua

Sexua kontuan hartu gabe nesken eta mutilen ahalmen eta gaitasun guztien garapen osoa bultzatzea, trebakuntza guztiak baloratuz, bai “femeninoak” eta bai “maskulinoak”.

Unitate didaktikoak

  1. Gorputza: HAZTEA.
  2. Sentimenduak: SENTITZEA.
  3. Autonomia pertsonala: EKITEA.
  4. Mugak: IKASTEA.
  5. Borondatea: PLANA EGITEA.
  6. Beste pertsonak: ELKARBIZITZEA.

Ardatz nagusia

Ni, eta mundua, mundua eta ni.

Helburua

Harreman pertsonaletan, gizarte-harremanetan, gizartearen garapenean eta emakumeen eta gizonen bizitzan eta autonomian zaintzaren eta enpleguaren zentraltasuna eta balioa azpimarratzea

Unitate didaktikoak

  1. Zaintza.
  2. Aniztasuna.
  3. Berdintasuna.
  4. Enpleguak.
  5. Komunikabideak.
  6. Berdintasunez elkarbizitzea.

Ardatz nagusia

Ni, eta nire familia, nire familia eta ni.

Helburua

Bikote eta familia harremanak definitzea, berdintasunean oinarrituta eta emakumeek eta gizonek norbere bizi-proiektua (amodio-harremanak barne) edukitzeko eta aldatzeko duten eskubidean oinarritua.

Unitate didaktikoak

  1. Nor naiz ni?
  2. Bizitza-proiektua.
  3. Konpromisoa.
  4. Beste pertsona batzuekin bizi naiz.
  5. Giza eskubideak familian.
  6. Familian berdintasunez bizitzea.
Euskadi, auzolana