Nahiko

Nahiko berdintasunerako, errespeturako eta biolentzia-ezarako Hezkidetza programa da.

Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da. Horretarako, ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.

Zer da Nahiko? (PDF, 547 KB)

Nahiko! programari dagozkion ikaskuntza gida: laburpena, ondorioak eta esperientzia pilotuak (PDF, 1 MB)

NAHIKO programa, 2015-2017 aldian

Emakunderen NAHIKO! programa, emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko koedukazio-programa, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan ezartzearen esperientzia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gaur egungo eskola mistoaren eredutik eskola koedukatiboaren eredurako eraldaketa-prozesu bat sustatzeko egindako deialdiaren barruan sartzen da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren deialdian parte hartu duten Lehen Hezkuntzako ikastetxeek NAHIKO! programa ezartzearen esperientzian parte hartzeko aukera izan dute. Esperientzia hori Emakundek garatu eta zaintzen du, Lehen Hezkuntzako hiru zikloetako bakoitzean programa ezartzeko beharrezkoak ziren bi ikasturteetan.

Horretarako, Emakundek esperientziak iraungo duen bi ikasturteetan, 2015-2016an eta 2016-2017ean, beharrezko babes teknikoa emango die, ondorengo konpromisoak bere eginda:

  1. NAHIKO! koedukazio-programa ikastetxeak aukeratzen duen Lehen Hezkuntzako zikloan ezartzeko material guztia doan ematea. Hau da, ziklo bakoitzeko bi ikasturteetan ikasgelan denek erabiltzeko material guztia biltzen duen kaxa bat.
  2. Irakasleentzako prestakuntza-saioak, koedukazio arlokoak oro har, eta ziklokako mintegiak, ziklo jakin bakoitzeko NAHIKO! programako materialaren erabileraren ingurukoak. 2015-16 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 1., 3. eta 5. mailako materialei lotuta. 2016-17 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako materialei lotuta.
  3. NAHIKO! programaren ezarpena koordinatu, jarraipena egin, aholkuak eman eta laguntzea, programa lantzen ari diren Lehen Hezkuntzako ikasturteetan.
  4. Ikastetxeei ziklo bakoitzeko familiekin, lehenengo hiruhilekoan (dagokion unitate didaktikoari buruzko familientzako koadernoa etxean jaso baino lehen), informazio-bilera bat egiten laguntzea eta materialak ematea. Bilera horretan, ikasturteko edukia aurkeztuko diete, baita ikasturte horretan hiru hilean behin jasoko dituzten familientzako eskola-koadernoetakoa ere.

Horretarako, Emakundek hiru hilean behin zera eskainiko die ikastetxeei:

  • Lehen Hezkuntzako ziklo guztietako irakasleentzako prestakuntza-jardunaldi bat, koedukazioari eta emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.
  • Mintegi bat, hiru zikloetako bakoitzeko. Ziklo bakoitzeko Nahiko! programako materialen erabilerari buruzko mintegi praktikoa da (zehazki, aipatutako hiruhilekoko unitate didaktikoari dagokion materiala), baita jarraipena egiteko eta programan parte hartzen duten ikastetxeek estrategiak, baliabideak eta esperientziak partekatzeko mintegia ere.
  • Material indibidual inprimatuak, bai parte hartzen duten ikasleentzat (ikasleentzako koadernoak eta familientzako koadernoak) bai irakasleentzat (unitate didaktikoei buruzko gidak).

Bestetik, 2015-2017ean Nahiko! programaren ezarpen-esperientzian parte hartzen duten ikastetxeek honako konpromiso hauek hartu dituzte:

  1. Bi ikasturteetan, 2015-2016an eta 2016-2017ean parte hartzea programan, dagokion programa aukeratutako Lehen Hezkuntzako zikloan ezartzeko.
  2. Nahiko! programa aplikatuko den zikloko hezkuntza mailako (1., 3. eta/edo 5.a, 2015-2016 ikasturtean eta 2., 4. eta/edo 6.a, 2016-2017 ikasturtean) gutxienez tutore bat joatea koedukazioari eta neska-mutil ikasleen arteko berdintasunari buruzko irakasleentzako hiru hilean behingo prestakuntza-jardunaldira. Halaber, ziklo bakoitzeko hiruhileko mintegietara, programako materialak aurkezteko eta aholkuak emateko mintegietara, eta jarraipenezko eta beste ikastetxeekin esperientziak partekatzeko mintegietara joatea.
  3. Ikasleekin ziklo bakoitzeko sei unitate didaktikoetako material didaktikoa erabiltzea (hiru unitate ikasturte bakoitzeko), dagozkien eskuliburu didaktikoetako jarraibideen arabera, ikasleen erreakzioak eta portaerak behatzea, eta bai programaren eta materialen garapena bai ikasleek horiei dagokienez bereganatzen dituzten ikaskuntzak ebaluatzea.
  4. Nahiko! programan parte hartzen duen ziklo bakoitzeko familientzako informazio-bilera bat deitzea eta egitea (ziklo bakoitzeko bat), ikasturteko lehenengo hiruhilekoan (dagokien unitate didaktikoko familientzako koadernoa etxean jaso aurretik).

Lehen Hezkuntzako 2.500dik gora neska-mutil eta 31 ikastetxe ari dira Nahiko! koedukazio-programan parte hartzen 2015-2017 aldian.

 

31 ikastetxe

  • ARABA: 1
  • BIZKAIA: 21
  • GIPUZKOA: 9

121 ikasle talde

  • Lehen zikloko 37 talde
  • Bigarren zikloko 40 talde
  • Hirugarren zikloko 44 talde

2.562 ikasle

  • Lehen zikloko 748 ikasle
  • Bigarren zikloko 863 ikasle
  • Hirugarren zikloko 951 ikasle 

Araba:

  • CEIP ETXAURREN IKASTOLA HLHI. Zuhatza-Aiara

Bizkaia:

  • AVELLANEDA IKASTETXEA. Sodupe
  • BV MARÍA IRLANDESAS. Leioa
  • CEIP BERRIATUA HLHI. Berriatua
  • CEIP FÉLIX SERRANO HLHI. Bilbo
  • CEIP GEROA IKASTOLA HLHI. Getxo
  • CEIP LARRAÑA ZUBI HLHI. Getxo
  • CEIP LEARRETA MARKINA HLHI. Mallabia
  • CEIP MUGIKA-SOLOKOETXE HLHI. Bilbo
  • CEIP MUSKIZKO IKASTOLA HLHI. Muskiz
  • CEIP SAN BARTOLOME HLHI. Leioa
  • CEIP VALLE DE OROZKO. Orozko
  • CPI ERETZA BERRI IPI. Sodupe
  • NTRA. SEÑORA DE LAS MERCEDES IKASTETXEA. Leioa
  • NTRA. SEÑORA DEL CARMEN IKASTETXEA. Leioa
  • RESURRECCIÓN MARÍA AZKUE IKASTOLA. Lekeitio
  • SAGRADO CORAZÓN – NEVERS. Durango
  • SAN JOSÉ DE CALASANZ IKASTETXEA. Santurtzi
  • SAN NIKOLAS IKASTOLA. Algorta-Getxo
  • SANTA MARIA IKASTETXEA. Portugalete
  • SAN VIATOR IKASTETXEA. Sopuerta
  • ZUBI ZAHARRA IKASTOLA. Balmaseda

Gipuzkoa:

  • AMASSORRAIN IKASTOLA. Donostia
  • CEIP ALBIZTUR HLHI. Albiztur
  • CEIP AMAÑA HLHI. Eibar
  • CEIP ERREKALDE HLHI. Oñati
  • CEIP GAINZURI HLHI. Urretxu
  • CEIP J.A. MUÑAGORRI HLHI. Berastegi
  • CEIP SAN MARTIN AGIRRE HLHI. Bergara
  • FUNDACIÓN EDUCATIVA FRANCISCO COLL – LA ANUNCIATA IKASTETXEA. Donostia
  • ZURRIOLA IKASTOLA. Donostia

I Jardunaldi orokorra (2015/09/25)

• II Jardunaldi orokorra (2016/01/13)

III Jardunaldi orokorra (2016/04/07)

• IV Jardunaldi orokorra (2016/09/30)

• V Jardunaldi orokorra (2017/01/17)

 

(Txostenak Irakasleen formakuntza ataletik deskargatu ahal dira)

Ziklokako mintegiak hainbat egunetan egiten dira eta ziklo bakoitzean programa garatzen ari diren irakasleek parte hartzen dute. Ikastetxe bakoitzari koaderno indibidual inprimatuak ematen zaizkio, ikasleentzat eta beren familientzat.

Lehenik eta behin, aurreko hiruhilekoko unitate didaktikoarekin izandako esperientzia partekatzen da eta erabilitako estrategiak eta baliabideak trukatu, baita lorpenen eta aurkitutako zailtasunen berri eman ere, eta ikasleek ikasitakoari buruzko gogoeta eta bateratze-lana egin.

Jarraian, hiruhilekoko unitate didaktiko berria, helburuak, edukiak eta materiala aurkezten dira eta haren erabilerari buruzko gogoeta egiten da, koedukazioaren eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegitik.

Euskadi, auzolana