Unitate Didaktikoak

NAHIKO materialak unitate didaktikotan antolatuta daude, eta horietako bakoitza hiruhileko batean lantzeko moduan prestatuta dago. Horrenbestez, Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzari dagokion materialak sei unitate didaktiko ditu, ziklo horretako maila bakoitzerako hiru.

Unitate didaktiko irekiak dira, malguak eta ikastetxeko programazioari erraz egokitzeko modukoak, moduluka diseinatuta daude eta. Tutoretzako, elkarbizitzako, etikako eta antzeko jardueretako programetan erabiltzeko aproposak dira, baina curriculumaren beste zenbait arlotan ere erabil daitezke; esaterako, euskaran, gaztelanian, ingurunearen ezagutzan, plastikan, musikan eta gorputz-hezkuntzan.

Unitate didaktiko hauek, zikloaren bi ikasturtetan astero landu behar dira sistematikoki, ordena aldatu gabe eta hauetako bat ere kendu gabe. Batetik, unitate didaktikoak adin bakoitzaren eboluzio unera, interesetara eta heldutasun afektibora moldatzen direlako. Bestetik, diseinurako, gai hau eskuhartzeko etapa desberdinak kontutan izan direlako. Programak, pixkanaka, hizkuntza propioa sortzen du, eta kezka eta analisi maila desberdinak, hauei aurre egin ahal izateko baliabideak errazten dituen neurrian planteatzen ditu.

 Beharrezkoa den konektibitatea duzun test honekin baieztatu

 

Unitate didaktiko bakoitza, ondorengo materialek osatzen dute: irakaslearen gida, ikaslearen koadernoa, familiaren koadernoa, material eta baliabide lagungarriak (jolasak). Material lagungarriek, jolas eta talde jarduera kutsua dute (kartak, loteria, rol-playing jolasak, "trivial", e. a.) eta unitate didaktiko bakoitzaren hasierako elementu gisa planteatzen dira, gaiak azaldu eta eztabaidak sortarazteko. Gainera, sinbologia eta bizipenez osaturik daude, hizkuntza amankomuna sortzen doazelarik. Horrela, unitate bakoitza jolas hauekin hasi beharko litzateke, ikasleek unitatearen bizipenekin, analisiari eta hausnarketari ekin diezaioten, eta beraien errealitatearekin alderatzerakoan, zeharka aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak erabiliko dituztelarik. Jolas edo material bakoitza erabili ondoren, ikasle bakoitzaren koadernoak, laburbilketarako, hausnarketarako edo jolasaren dinamikaren bidez bizi, aurkitu eta eztabaidatutakoaren barneratze prozesurako aukera ematen dute. Horregatik, ikaslearen koadernoa ez da bakar batean bete behar, baizik eta jolas bakoitza erabiltzen den heinean.

Prozesu hau, etapako irakasleek programari eskaintzen dioten asteroko saioetan burutu behar da. Esperientziak, eguneroko lan iraunkorra programaren noizbehinkako jarraipena baino eraginkorragoa izan dela utzi du agerian. Programa martxan jartzeko egin diren  esperientzia pilotuetan, programari astero gutxienez ordubete eman behar zaiola erakutsi du, eta astero bi ordu eskaini dioten ikastetxeetako erantzuna oso baikorra izan dela. Dedikazio gehiagoko edo gutxiagoko uneak izan direla ulertu behar da eta asteko ordutegian dauden arlo kurrikular guztietan, Nahiko programaren inguruan garatutako jarduera guztiak hartzen dituela bere baitan. Azkenik, unitatean zehar bizitutako, planteatutako eta barneratutako gaiak famili arlora doaz úntate bakoitzaren famili koadernoaren bidez. Bizi den pertsonekin lantzeko ikasleak etxera eraman behar duen koaderno honen funtzioa, ez da etxeko lan bat izatea, baizik eta etxekoekin hitz egiteko eta partekatzeko proposamena.

Funtzio nagusiena, etxean elkarrizketarako eta topaketarako espazioak bilatzea da, bertan pertsonen harremanetaz hitz egin ahal izateko, emakume eta gizonen arteko berdintasunaz, emakumeen kontrako biolentziaz, maitasunaz, e.a., eskolan landutakoarekin bat datorren modu gidatu, konstruktibo eta koherente batean egin ahal izateko tresnak eskainiz. Ondorioz, ez da klasean jaso, zuzendu edo aurkezteko koadernoa, baizik eta familiaren intimitatea errespetatu behar duen gonbidapena, erabilera familiaren irizpide eta zuhurtasunaren esku geratzen delarik. Irakasleek, koadernoaren erabilpen eta baliagarritasun maila bakarrik egiaztatu behar dute (zailtasunak, lorpenak, aukerak...).

Hona hemen, labur-labur ziklo honetako 6 unitate didaktikoen edukia:

1 UD: Gorputza. Berdintasunez Hazi.

HELBURUA: Sexua gorabehera, neska-mutilek ezaugarri fisiko natural desberdinak izan ditzaketela ikusaraztea eta esperimentatzea, antzeko trebetasunak eta gaitasunak ikasi eta gara ditzaketela, eta guztiak direla errespetagarriak, osasungarriak, baliotsuak eta beharrezkoak norbere bizitzarako, familia bizitzarako eta gizarte-bizitzarako.

Ipuina:

Jolasa: Gorputzaren altxorra.  Konektibitatea baieztatu

 

2 UD: Sentimenduak. Berdintasunez Sentitu.

HELBURUA: Beste pertsona batzuen jarduerek neskengan eta mutilengan sorrarazten dituzten sentimenduak esperimentatu eta identifikatzea, horrela ikasiko baitute sentimendu horiek positiboki kudeatzen, horiek sorrarazten dituzten jarduerak eta harremanak aurreikusten, autoestimua indartzen eta beste neska-mutil batzuengan sor dezaketen ondoezaren edo ongizatearen jakitun eta arduradun izaten.

Ipuina:

Jolasa: Sentimenduen altxorra.  Konektibitatea baieztatu

 

3 UD: Autonomia pertsonala. Berdintasunez ekin.

HELBURUA: Esperimentatzea eta ikusaraztea bai neskak bai mutilak -sexua kontuan hartu gabe-, bakarka zein taldean, autonomoak izan daitezkeela presentzia edukitzerakoan, mugitzerakoan eta jarduterakoan, betiere, ekintza horiek beste pertsona batzuengan eragin dezaketen ondorioekiko arduratsuak izanik.

Ipuina:

Jolasa: Kamara eta... ekin!.  Konektibitatea baieztatu

 

4 UD: Mugak. Berdintasunez Ikasi.

HELBURUA: Egiaztatzea eta esperimentatzea neska-mutilek zer sentitzen ikasi, hura sentitzen dutela; zer izaten ikasi, halako bihurtzen direla; nola jokatzen ikasi, hala jokatzen dutela; halaber, proposatutako eredu tradizionalek mugatu egiten gaituztela, pobretzen eta sailkatzen, eta badela beste alternatiba liberatzaile, aberasgarri eta bidezkoagorik.

Ipuina:

Jolasa: Bizitza biderkatzeko taula.  Konektibitatea baieztatu

 

5 UD: Borontatea. Berdintasunez Plana egin.

HELBURUA: Neska-mutilek hautaketa pertsonalak egiteko gaitasuna esperimentatzea eta indartzea, bizitza-proiektu pertsonala eta inorenganaezina ahalbidetzen duten ereduak eta ikaskuntzak aukeratu ahal izateko, egungo bizimodua eta bihar-etziko ibilbidea aukeratu, planifikatu edo aldatu ahal izateko, bakoitzak -neska zein mutil- nahi duen bezala.

Ipuina:

Jolasa: Zerrenda.  Konektibitatea baieztatu

 

6 UD: Beste pertsonak. Berdintasunez Elkarrekin bizi.

HELBURUA: Proiektu indibidualak normalean beste pertsona batzuekin edo beste pertsona batzuekin batera egiten direla egiaztatzea eta esperimentatzea, pertsonen arteko harreman horiek onuragarri edo kaltegarri izaten direla proiektu pertsonalak garatzeko, eta berdintasuna dela bide bakarra errespetua eta bidezko elkarbizitza bermatzeko neska-mutilentzat.

Ipuina:

Jolasa: Gakoa.  Konektibitatea baieztatu

Hona hemen, labur-labur ziklo honetako 6 unitate didaktikoen edukia:

1 UD: Zaintza.

Deskribapena: Zaintza faktore erabakigarria da mundua eraikitzeko, norbere buruaren zaintza, beste batzuena, harremanena, naturarena… Baina nola antolatzen da zaintza? Nork egiten du zer? Balioesten da ala ez? Zein balioesten da eta zein ez?

Jolasa: Zainketa  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Piramidea  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Sena ala heziketa?  Konektibitatea baieztatu

 

2 UD: Aniztasuna.

Deskribapena: Emakume bakoitza eta gizon bakoitza bakarra da, errepikaezina, askotarikoak gara. Neska-mutilek berdintasunez elkarrekin bizitzen ikas dezaten, beharrezkoa da emakume bakoitzak eta gizon bakoitzak elkar ezagutzea eta errespetatzea.

Jolasa: Ipuinen loteria.  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Nesken oka. Mutilen oka.  Konektibitatea baieztatu

 

3 UD: Berdintasuna.

Deskribapena: Neska-mutilek erabat garatzeko behar diren ikaskuntzen jabe izan behar dute, bizitzaren alor guztietan autonomiaz bizitzeko gauza izan daitezen eta berdintasunean oinarritutako harremanak izan ditzaten. Ideia horren oinarrian Giza Eskubideak daude.

Jolasa: Berdintasunaren oka.  Konektibitatea baieztatu

 

4 UD: Lanbideak.

Deskribapena: Lana, ordaindua izan edo ez, emakumeen eta gizonen jarduera beharrezko eta nagusienetako bat da. Horretaz gain, lanak pertsona legez definitzen gaitu eta gure gizarte-ingurunean kokatzen. Edonola ere, landu beharreko eduki ugari dago: enplegu ordaindua edo ordaindu gabea, enplegua hautatzea, enpleguak ikusaraztea, erantzukidetasuna … eta abar.

Jolasa: Laukoteak.  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Hitz debekatuak.  Konektibitatea baieztatu

 

5 UD: Komunikabidea.

Deskribapena: Komunikabideek gure neska-mutilen hezkuntzan duen garrantzia funtsezkoa da. Beharrezkoa da komunikabideei buruzko azterlan eta analisi bat egitea, berdintasunaren ikuspuntuaren arabera.

Jolasa: Komunikabideen partxisa.  Konektibitatea baieztatu

 

6 UD: Elkarbizitza berdintasunez.

Deskribapena: Unitate didaktiko guztien edukiak laburtzen eta txertatzen dira. Emakume eta gizon guztien giza eskubideekin eta berdintasunarekin bat datorren gizarte- eta familia-elkarbizitza lortu nahi dugu.

Jolasa: Elkarbizitzaren oka berdintasunez.  Konektibitatea baieztatu

Hona hemen, labur-labur ziklo honetako 6 unitate didaktikoen edukia:

1 UD: Nor naiz ni?.

Horren xedea da norberaren estimuarekin eta nortasunarekin lotutako alderdiak lantzea, berdintasunezko harremanetarako oinarrizko zutabe diren heinean.

Jolasa: Etiketen jolasa.  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Hitzez hitz.  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Nor da nor?

 

2 UD: Bizitza proiektua.

Bizitzaren arlo guztietan garatzearen beharra lantzen du: pertsonalean, familia arloan, gizartean eta lanarloan. Ideia hau lantzen da: zenbat eta oreka handiagoa izan lau arlo horietan, orduan eta beteagoa izango da gure bizitza-proiektua eta orduan eta aukera handiagoak izango ditugu berdintasunezko harremanak eratzeko.

Jolasa: Bizitzaren jolasa.  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Bizitzaren loteria.  Konektibitatea baieztatu

 

3 UD: Hitzarmena.

Arlo pribatuan zein publikoan emakumeen aurkako bortizkeriaren aurkako konpromisoa hartu beharra lantzen du.

Jolasa: Bizitzaren lau hankak.  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Beti aurrera!.

 

4 UD: Ez naiz bakarrik bizi.

Helburu hau du: agerian jartzea maitasuna gure eguneroko bizitzako jarreren eta portaeren bidez jartzen dela agerian. Maitasun-adierazpen benetakoak hautematea da kontua, kaltegarriak eta suntsigarriak diren harremanak baztertzea.

Jolasa: Kanta bizi-biziak.

Jolasa: Maite al nauzu?  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Nork bere bidea.  Konektibitatea baieztatu

Jolasa: Pertsonai bikainak, zineman bakarrik?

 

5 UD: Giza eskubideen proiektua nire familian.

Zuzenean lotzen ditu giza eskubideak eta tratu txarrak. Horretarako, bi alor horiek egoera beretan jartzen dira: etxean eta bikotearen eta familiaren eguneroko bizitzan.

Jolasa: EMA.S.O.S. telefonoa

Jolasa: Familiako giza katea.  Konektibitatea baieztatu

 

6 UD: Berdintasunez eta kidetasunez bizi familian.

Programa ixten du, eta programan landutako oinarrizko gaiei berriro ekin eta ikasleek "tratu onak" defendatzeko konpromisoa hartzea lortu nahi da.

Jolasa: Bihotz Minez

Jolasa: Hitz katea.  Konektibitatea baieztatu

Euskadi, auzolana