Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Emakunde
 

Argitalpen-data: 2015/04/15

Abortoaren erreformak 16-17 urteko gazteak ezkutuan eta bermerik gabe abortatzera bultzatu ahal dituela ohartarazi du Emakundek

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, Izaskun Landaidak, azpimarratu nahi izan du gaur indarrean dagoen abortuaren Legeak jada jasotzen duela 16-17 urte bitarteko nerabeak euren gurasoak informatu behar dituztela haurdunaldia etetea erabakitzen badute, eta bakarrik kasu konkretu batzuetan uzten dela alde batera gurasoak informatzeko beharra. Kasu hauek dira nerabeari gurasoak informatzeak gatazka larria eragin ahal dienean, hala nola, familia barruko indarkeria, mehatxuak, tratu txarrak edota deserrotze eta babesgabetasun egoerak ematen badira. Emakunderen iritziz, beraz, aldaketa eginez gero, 16-17 nerabeak abortuak ezkutuan eta beharrezko osasun bermerik gabe egitera behartu ditzake. Gazteak babes gabe eta arrisku egoera batean jarri daitezkeela, alegia.

Landaidaren esanetan, datuek erakusten dute “egungo Legearen aplikazioarekin, adin txikikoen artean egindako 10 abortuetatik 9 kasutan joan dira nerabeak gurasoen eta tutoreekin batera, eta horrela izan ez den kasuetan, Legeak jasotzen dituen kasu konkretuetan izan da, familia barruko indarkeria, tratu txarrak edo gatazka larrien kasuan.

Emakunderen ustez, 16-17 urte bitartekoei dagokien artikuluaren aldaketaren atzetik aldaketa gehiago etorri daitezke eta gogoratu du ahalegina jarri behar dela hezkuntza sexualean, hori baita modu egokiena nahi ez diren haurdunaldiak gertatu ez daitezen.

 
Euskadi, auzolana